Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

durunditsu (orobat durundiatsu) 1 izond durundi egiten duena.

Metalezko mihitxo txikiak ahalegin bizian eta izuturik jotzen zuen ezkila durunditsuaren ertza.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Etorria nintzen berriz ere neure neurrira-edo, metro hirurogeita hamar eta hirurogei kilo, eta nire ahotsa ez zen berriz goratu ortzi durunditsuaren aldera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 165. orr.

Gabrielen imitazioari jarraitu zioten algarak atariko ateko danbateko durundiatsu batek eten zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 310. orr.

Ez al ziren hitz horiek nire ezpainetatik osorik atera, sumatu nuen -une hartan bertan, hain zuzen ere brontzezko ezkutu bat zilarrezko lur batera astun erori balitz bezala-, zarata baten isla argi, huts, metaliko eta durunditsua, itxuraz hala ere itoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.

Oihu durunditsua, kontsigna baten antzekoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 235. orr.

Baritono-ahots gozo durunditsuak bakarrik gutxitzen zuen haren itxura osotara biguna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Aita Purdonek segurtasun durundiatsuz garatu zuen testua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 257. orr.

Asteazkenean, izeba Milagrosen hileta-elizkizunen ondoko kafetegian, nire andrearen ahotik ateratako "Fernando, bagoaz?" horrek oihartzun durunditsua utzia zidan belarri barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

2 (adizlagun gisa)

Pozak airean zebilen hirian zegoelako, jostalari eta durunditsu ibili ere, txantxetarako irrika bizian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 161. orr.

Bozgorailuak gau osoz dihardu, durunditsu orroka: "Lagerschutz" dio, hau da, zaintza-taldeko makiladun goi-kargudunei lanari ekiteko dei egiten die.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 232. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus