Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ihes egiten dut, haren alarau lazgarriak belarrietan durundika. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 104. orr.
Inguratzen zuten ahotsen alarau etengabeak buruan durundika zituela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.
Artean parte txarreko gotorleku hartan banintz bezala zen, Esbastikaren Kriptan jarraitu eta Lantzaren Mintzoa belarrietan durundika banu bezala. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 294. orr.
Sirenak durundika gure inguruan, belarriak babestu behar haien azantzatik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.
Eta ez badiote erritmorik ematen, galdu egiten da, desesperatu, lo hartu nahi lukeen haur ernegatua bezala, eta lokanta, beti bateko leloa, dizu eskatzen dundurika. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.