Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

durunda 1 iz burrunba.

Narru akoltxatuaren kontra zartakoek sortutako hotsa sikuegia zen gimnasioaren durunda algaratsuaren gainetik nabarmendu zedin.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 52. orr.

Ezkilak eta txintxarriak, traktore soinuak, urruneko moto baten durunda...  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.

Motorraren durunda entzun zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 119. orr.

Durunda handia eragin zuten gizenaren orroek hormaren atzean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 19. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aldizkako durunda hotsa zen, milaka erleren burrunba totela bezalakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.

3 durunda egin

Ustekabean, oso goitik, tronpeta-koru handia goratu zen; esan zitekeen, toki hutsen batean jotzen zutela, nota desberdinak harrizko hormen kontra dardara eta durunda egiten zuen ahots bakarrean batuko balira bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus