Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

duro 1 iz ogerlekoa, bost pezetako dirua.

Libretista izan ondoren -hilean sei duro kobratuz-, goi-mailako barneko ikasle izatera aldatzen ziren -hilean bederatzi durorekin-, eta gero laguntzaile izatera -hamabi durorekin-; horrek eguneko bi pezeta esan nahi zuen, estimatzeko kopurua, alegia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Julioren izebak duro bat ematen zion hilero, aldian behin antzerkira joan zedin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Berrogeina duro jartzeko.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.

Hamar mila duro jokatu ditiat bere alde.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 64. orr.

Hamar mila duro putzura.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

Berrogei durotan erosi zuen bere lehen esku soinua, Eibarren.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 49. orr.

Jakinarazi zidaten kanpotarrei ez zietela kanposantuan lurrik saltzen baina defuntua bertako semea izanda, ehun mila durorengatik lor genezakeela itxurazko hilarri bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 312. orr.

Agian hogei duro emango zizkioten lore sorta horrengatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

"Orduko hainbeste, zazpi edo zortzi duro orduko", argitzen digu Zialtzetak.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 38. orr.

Bost duroko billete bat erakutsi dit.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

Irabazi nahi nuela zilarrezko duroa, baina bizitzak gehiago balio zuela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

2 duro zilar zilarrezko duroa.

-Gogoratzen nauk nola desagertu ziren duro zilarrak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.

Akordatzen nauk nola amaren koartora joan nintzen, aita ordurako jaikia, eta, ama esnatu eta nola esan nion hiru duro zilar eman zizkidatela Zestoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bost duro (3); bost duroko (8); duro bat (5); duro eman (3); duro zilar (3); hamar mila duro (4); hogei duro (6); mila duro (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus