Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
durduzagailu iz abereak deskarga elektrikoen bidez hiltzeko gailua.
"Parametro ia berdin-berdinak dituzte elektroxokeko makinek -instalazio psikiatriko zenbaitetan erabiltzen direnen antzekoak- eta txerrientzako durduzagailuak: ampere bat, hirurehun volt". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.
Handixe joaten zen azienda, banakako lerroan, ezjakin goxoan, durduzagailuaren astindu hilgarria hartzera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.
Izu-laborria sentitu nuen Templek durduzagailua erakutsi zidanean, baina azienda ez omen da jabetzen; ez du -hala ziurtatu zidan Templek- gertatzera doakionaren zantzurik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.