Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Durduzadura nabari zen batzuen aurpegietan, ez zuten imajinatu ere egingo beren erreakzio izutuek adoretu egiten gintuztela gu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 49. orr.
Kafetegira sartutik, lehen aldiz sumatu nuen durduzadura lagunaren begitartean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.
Lehen unean, durduzadura agertu zen bekoz beko zeukan emaztearen begitartean, menturaz semearen baitan han hetsi zutenetik gehiago ikusi ez zuen aita ezagutu zuelako. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 136. orr.
Whiskia gai zen Morse andrea eztitzeko, hein handi batean; baina tupustean eta unerik ulergaitzenetan, lainopeak bertan behera uzten zuen, saldukeriaz, eta orduan atsekabeak, durduzadurak eta asperdurak tarratatzen zuten, beste edozein izaki antzo. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.
Tomi beheko bulegoko giltza eskatu nion, eta nola eta hura erabateko durduzaduran sarturik zegoen une hartan (doluz bere nagusiaren heriotza ustekabekoarengatik, pozez eta izuz dardaraz AEPren bat-bateko gertutasunarengatik, ahal zuena eginez Rufus guztiz kontsolagaitza kontsolatzeko), oharkabean bezala eskua poltsikoan sartu eta eman egin zidan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.
Aita, bere aldetik, herstura ezin hertsiagoan egon zen, nehoiz ez bezala, medikuari eta barberari galde eta galde, durduzadurak harturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 364. orr.