Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zugan dut etengabe pentsatzen, eta nehoiz ez durduzarik gabe pentsatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 244. orr.
Ahalkea soberan, durduza pixka bat, hain da gaztea! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 296. orr.
Gaztaroa nahasia da berez, han nortasuna hamaika duda eta durduza artean finkatzen baita. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.
Desastreei buruzko seriea da bihotzikara sortzeko moduko durduza eragiten dizuna.Inoiz ez zioten hitz batzuek horrelako durduzarik eragin: "Hor duzu beste neskatoa". Berria - Kultura 2006-04-16
Sokratesekin eta, geroago, kristautasunarekin -Kierkegaardengan edo Unamunorengan ongi islatzen dena, hain zuzen- agonia norberaren baitakoa da, ezinegona, noraeza, durduzadura ere esaten zaiona. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.
Berri horiek guziak entzuten zituela, bulta hartan barne durduza minbera batean sartua zen Harizpe marexala. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.
Partida gogotik hasi dute lau pilotariek bi garaztarrek eskuzarta nasai zutelarik baina lapurtarra ez batere durduzan. Herria 2001-11-01
Emakumea ere durduzaz zegoen, taupadaka. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 243. orr.
Durduzaz eta dardaraz, halaxe egon behar omen du japoniar batek bere enperadorearen aurrean. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 9. orr.
Durduzatik dardarara. Berria - Kultura 2004-02-07
Bush eta besteak, halako beldur durduza batean daude Estadu Batuen alderat eta ez batere fida heien auzoraino etorriak ikustearekin amerikanoak. Herria 2003-04-24
durduzaz eta dardaraz (8); halako durduza (3)