Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dupa 1 iz ipar upela; depositua. ik dupela.

Ja erran ukan dugun bezala, "Prestige" untziaren dupak zilo baitira, eta arrailduak, urpeko batekin entseatzen dira zilo eta arraildura horien tapatzerat.  Herria   2002-12-26

Badira dupa batzu zilatuak, untziak petrolakia galtzen du, ez burrustan naski [...] eta petrolaki hori uhainekin hedatzen ari da.  Herria   2002-12-12

Untzi horren barneko dupa handi baten garbitzen ari zirelarik, gaitzeko zartatzea izan da zerbait gisaz.  Herria   2003-06-19

37.000 tona nunbait han gelditzen oraino dupa heietan.  Herria   2003-02-20

Tarnoseko kontseiluak aho batez LBC lantegiak Baionako portu ezkinan dituen petrolio dupen emendatzearen kontra bozkatu zuen aitzineko asteazken arratsean.  Herria   2004-02-26

LBC sozietateak ipar Europatik untziz ekar-arazten du betun malgua, eta sartzen du portu hegiko bi dupa alimaletan.  Herria   2003-09-18

Eremua osoki Basusarriko ekarria da, badira 70 000 metro karratu, eta, leku horretan ongi ikus litzakete: ezantza dupa bat, auto kontrola eta garbileku bat, eta berdin ostatu bat ere, zergatik ez.  Herria   2002-12-12

2 irud/hed

Bigarren partean Beñat Amorenaren kreazioan ukan dugu jasta, geroari buruz gaitak urra ditzakeen bide berriez, hala nola usaiako atabalaz gain, dupa handi eta ozenak sartuz gaitarekin lehian bezala.  Herria   2002-11-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dupa batzu (3); dupa handi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus