Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dunbal iz danbor handia, bereziki larruzko alderdiak alboetan dituena. ik bonbo.
Sarreran, emakumeak dunbala jotzen zuen eskuin eskuarekin eta txindatak ezkerrarekin, eta ile nahasiko neska batek txilin bati eragiten zion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.
Laurak arte ez zen emirra plazan sartu, turuten eta dunbalen zalapartaren erdian, kanoien eta mosketeen desarraren artean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.
Aditu ahal izan nuenez, musika-banda jotzen hasi zen berriro plazan; dunbal handiaren dunba-dunba burrunbatsuaren oihartzuna aditu nuen, bandera ondora itzul nendin deika. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 98. orr.