Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dunba iz burrunba, zarata handia.
Berebiziko kanoi-sua piztu zuten ontzietako gudariek, eta hiri-kaleko harresietatik ematen zieten erantzuna; kanoi lodietakoak hemendik, ikaragarrizko dunba-hotsez goiak lehertzeraino eta ontzi aurreko kanoiek erantzuna itsasotik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.
· Aditu ahal izan nuenez, musika-banda jotzen hasi zen berriro plazan; dunbal handiaren dunba-dunba burrunbatsuaren oihartzuna aditu nuen, bandera ondora itzul nendin deika. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 98. orr.