Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

duna 1 iz hondartzetan eta basamortuetan haizeak eragiten duen hareazko muinoa.

Haizeak aldatu egiten ditu dunak, baina bere horretan jarraitzen du basamortuak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 138. orr.

Luzaroan egon gara hondarraren gainean eserita, dunei eta itsasoari begira.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 72. orr.

Ehun metro garai diren dunak daude.  Berria - Gaiak   2006-05-06

Duna baten atzean ezkutatu ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 123. orr.

Duna baten atzetik agertzen ikusi zuen mutila.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 142. orr.

Uarglatik hegoalderako duna handiak igarotzen ari nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.

Duna igotzeari ekin zion, poliki-poliki, mutilak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 218. orr.

Gau eta egun ibili zen duna artean, atsedenaldirik hartu gabe.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.

Duna arteko ibartxoek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Ez nion galdetu, baina segur naiz amesten zituela duna handiak, hankapeak hondar kiskaliez erretzen dituzten horietakoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 17. orr.

Hareazko duna berdeak basabelar zabukariekin gainean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hondartzako zelaian duna eremu bat egin nahi zutelako.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus