Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dumping (orobat dunping g.er.) iz konkurrentzia deusezteko asmoz, produktu bat ohiko prezioaren, eta are kostu prezioaren, azpitik saltzea.

Ekonomian, oro har, kostu prezioa baino apalagoa den preziotan saltzea da dunpinga; lehiaren aurkako jokotzat jotzen da, eta, beraz, debekatuta dago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.

Merkatu zoladura-prezioa baino are apalago saltzen zuten axurikia, dumping eginez, eta laborari parrasta bat azienden etxean atxikitzera bortxatuak ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 103. orr.

Peter Mandelson Europako Batasuneko Merkataritza komisarioak Txinatik datozen larruzko oinetakoei %19,4ko muga zerga eta Vietnametik datozenei %16,8koa jartzea proposatu du «dumpingari aurre egiteko».  Berria - Ekonomia   2006-02-24

Finantzen aldetik ahulenak diren lehiakideak baztertu edo beretu, esportazioan barne-merkatuan baino prezio apalagoak erabili (dumping), edota, baita ere, beren berrikuntzak zabaltzen ez utzi (sarrera-hesiak jarriz), monopoliozko egoeraz baliatu ahal izateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

AEBetako dumping-aren aurkako legea dela eta, MME Munduko Merkataritza Elkarteak baimena eman dio Europako Batasunari AEBen aurkako zigorrak ezartzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Japoniari aurrena, eta Asiako herrialde industrializatu berriei eta haien atzetik datozenei gero, "gizarte-dumping" bat egitea salatu zaie, hau da, soldata-kostuak eta gizarte-babesa maila artifizialki apaletan atxikitzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Maastrichten ondoren ez da prozesu politikoan sakondu, soilik zerbitzuen pribatizazioa etorri da, hezkuntza eta osasuna produktu salgarri bihurtu dituzte, eta dumping soziala eta fiskala areagotu egin dira.  Berria - Harian   2005-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dumping a (3); dumping aren (4); dumping aren aurkako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus