Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dultzemeneo iz adkor dantza lotua.
Bada askoz ere okerrago haiek, agarradoan, dultzemeneoan ere esaten zitzaioan, ari ziren bikoteei makilarekin atzetik bizkarrean krax-krax jo eta apartatzeko agintzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.
Bada Azkoitian, kaskailuak izan, debekatua zegoela dantza helduta egitea, baina Zumarragan libre; beraz, Aizpurutxoko jaietan, elizatik harantza dultzemeneoan egin zitekean, eta honuntza ez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.
Dena dela, erromerietan ez zen bakarrik dantza askatuan egiten eta dultzemeneoko dantzak ere estimatzen zituzten. Berria - Kultura 2004-03-19