Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dultze iz gozoa, eztia.
Irribarretxo dultze batez. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 137. orr.
Begirada batek utzitako sentsazioa, udako arratsalde batean parrape batean izandako solasaldi dultzea edo esku baten berotasuna agur esatean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 368. orr.
Hain bidegaldu gogorra ia, nola den, ama dultzea, errege bat hil ondoren haren anaia senar hartzea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 149. orr.
Oso lotsatia ematen din, xuabea dun eta dultzea, izugarri gustatzen zaidan, esan zuen berekiko berriz ere harengana inguratuz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 278. orr.