Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dukerri (orobat duke-herri g.er.) iz dukearen jaurgoaren mendeko lurraldea.
"Rzeczpospolita Obojga Narod-w!", esaten zion osabak ilobari erresuma zahar haren izen ponpoxoa ahogozatuz, "bi nazioen res publica handia, Poloniako erresumak eta Lituaniako Dukerri Handiak osatzen zutena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.
Beren dukerri edo konderrietako auzitegietan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.
1228an Spoletoko dukerrian zabalduak zeuden Frederiko II.aren soldaduen kontra Gregorio IX.ak bidali zuen Asisko miliziaren buruzagi izan zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.