Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hargatik gutiziatzen zituen Gaztelak partitzen zituen tituluak, konde, duke edo markes. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.
Eudonen seme Hunaldo izan zen Baskoniako eta Akitaniako ondorengo duke, baina erresuma izateko aukera zuen lurralde hartan gauzak beste era batera antolatu ziren Poitierstik aurrera. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 85. orr.
Inperioa, Luis Germaniarraren sasikoei emana baitzen Karlos Burusoilaren adarraren kaltetan, atzerritar etxe batera pasatu zen Konrado, Frankoniako dukea enperadore hautatu zutenean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 344. orr.
1792an Orleanseko dukea diputatu hautatu zuten, Luis XVI.aren heriotzaren aldeko botoa eman zuen, eta urte hartan bertan baztertu zituen noble izateak ematen zizkion eskubide bereziak, hori zela eta "Philippe Égalite" ezizena jarri zioten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 10. orr.
Villagrandeko duke ohoragarria, Espainiako Handia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.
Veneziako Dukearen idazkariak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.
Haietarik bat kalonje bat zen, don Claudio izenekoa, dukearen konfesorea zena eta dukeak bidaia guztietan eramaiten zuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.
Gabriel Cueva, Alburquerqueko jaun duke, Milango gobernadore, printze txit zuzen eta guztiz bihozberari, Martin Azpilkueta, Doktor Nafarrak Agur! Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.
Gauza honen berririk ez zuten duke-dukesak eta hain oinezko garbiketak zertan bukatu behar ote zuen zain-zain zeuden. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 162. orr.
Hain zaharra zen etxea, ze duke-dukesak ez ziren jada han bizi, hilak ziren, eta etxea gobernuaren eta nazioaren monumentu historiko bihurtua zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.
Eta orain, errege-erregina agurgarriak, printze-printzesak, duke-dukesak, konde-kondesak eta jaun-andre guztiak, froga guztien gaineko froga: euliaren froga! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 138. orr.
duke bat (3); duke batek (3); duke bere (10); duke dukesak (3); duke eta (4); duke handia (27); duke handia eta (4); duke handiak (46); duke handiaren (19); duke handiaren aurrean (4); duke handiarengana (4); duke handiarengana joan (3); duke handiari (10); eta duke (10); eta duke handia (3); eta duke handiari (3); galdetu zion duke (4); gran duke (3); zen duke (5); zen duke handia (3); zion duke (13); zion duke handiak (12); zuen duke (16); zuen duke handiak (12)
albako dukea (3); dukea eta (12); dukea eta dukesa (3); dukeak berak (5); dukeak bere (5); dukeak esan (5); dukeak eta (6); dukeak eta mantillanako (3); dukeak ez (3); eta dukeak (16); ezen villagrandeko dukea (3); ezen villagrandeko dukeak (3); guiseko dukea (3); jaun dukea (3); jaun dukeak (4); villagrandeko dukea (22); villagrandeko dukeak (15); villagrandeko dukeak eta (3); zen dukea (4); zion dukeak (4); zuela dukeak (3)
dukearekin eta (3); dukearen eta (6); dukearen eta (6); dukearen eta kondearen (3); dukearen eta kondearen (3); eta dukearen (8); eta dukearen (8); eta villagrandeko dukearen (4); eta villagrandeko dukearen (4); villagrandeko dukearekin (7); villagrandeko dukearen (22); villagrandeko dukearen (22); villagrandeko dukeari (4)