Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerbait izatekotan, nor bere joera mixerableen kontrako gerra dela duintasuna. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 81. orr.
Luziak klasea zuen, berezko duintasun bat, edertasunaz gain. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 73. orr.
Biziei zor zaien duintasun bera zor baitzaie hilei. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 45. orr.
Elezaharren batetik ateratakoa zirudien duintasun tragikomiko batez mintzatzen zen Noraren aita mundu berriaz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.
Ibilgailutzarrak duintasun isila ematen zion zeremoniari. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 27. orr.
Gure duintasun kolektiboa berreskuratu eta gure gizartea norabide aurrerakoian bideratzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.
Gerra, bai, baina duintasuna ez genuen galdu. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 32. orr.
Janztekoak jantzi bezain sarri duintasun galdua berreskuratu izan bagenu bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 492. orr.
Eta Percy ere saltoka zebilen, erotuta bezala, duintasun guztia galduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 254. orr.
Horrela bada, jantzi zeure burua ospe eta handitasunez, estali duintasun eta edertasunez. Elizen arteko biblia Jb 40,10
Ez nuke heriotzarik famatu nahi, baina ezin uka daiteke hilda egoteak, hildakoak, baduela, bi hanken gaineko gizaki gogogalduak ez bezala, halako zintzotasun bat, duintasun bat, koherentzia bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.
Pitinka-pitinka duintasunez bizi izateko beste money irabazten hasi nintzan tronpetari esker. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 49. orr.
Duintasunezko keinu batez aurreratu zituen eskuak niregana, esku-burdinak jar niezazkion. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.
Geure aita hartu beharko genuela duintasun eredutzat. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 167. orr.
Emakume heldu batek gizon gazte batengandik duintasun galerarik gabe har zezakeena. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 13. orr.
Ez naizela bakarra, ez dagoela gizakirik joera mixerablerik ez duenik, eta bere joera mixerable horiei etengabe kontra egitea dela gizakiari eska dakiokeen duintasun maila bakarra. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 80. orr.
Emakumeak, duintasun puntua berreskuratuz, niri bizkar emanik, alde egin omen zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.
Duintasun-une txatxu baten erruz, larrutan egin gabe gelditua nintzen izugarri gogoko nuen neska galant batekin. Duintasun ikuskizun zirraragarria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.
Duintasun kontua omen zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.
Duintasun afera bat bazen hitzetaratu gabeko ikusmin horretan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.
Oraindik, ordea, geratzen zait duintasun apur bat. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 159. orr.
Ez teknikarien aurrean nire kazetari-duintasuna orbandurik senti nezakeelako, nire esker on-ona ezagutarazteko baizik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 185. orr.
Askatasuna baita, haren arabera, bai gizakientzat bai populuentzat, giza duintasunaren eta handitasunaren neurria. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 95. orr.
Baina ados ez daudenekiko zuzenbidearen alde egitea giza-duintasun kontua da, eta hori, beharrezkoa ez ezik, ezinbestekoa da. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 69. orr.
Nik errege-duintasun eta noblezia izugarritzat daukat, aberats izanik guregatik behartsu egin zen Jaunari jarraitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 327. orr.
Penitentzia xumearen bidez goi duintasuna berreskuratzen duena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 154. orr.
Presidentearen eta gainontzeko dignatarioen duintasun-eza. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 77. orr.
Sutan jartzen zuen bere bizitzaren duintasun ezak... Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 132. orr.
Hain mingarria zenean sentitzea berari duintasun eza leporatzen ziotela, eta jarduera zuzena oztopatzen ziotela gezur hauek, esajerazio hauek. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 44. orr.
Duintasun ezaren aztarna. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.
baino duintasun (3); bere duintasun (3); duintasun apur (8); duintasun apur bat (6); duintasun bat (5); duintasun eta (21); duintasun eza (3); duintasun handiz (8); duintasun hori (11); duintasun kontua (5); duintasun osoz (8); duintasun pertsonala (3); duintasun pixka (5); duintasun pixka batekin (3); errege duintasun (3); eta duintasun (24); eta duintasun handiz (4); gure duintasun (3); herriaren duintasun (4)
baina duintasuna (4); baten duintasuna (5); bere duintasuna (9); dien duintasuna (3)
duintasuna aldarrikatu (3); duintasuna berreskuratu (3); duintasuna berreskuratzeko (6); duintasuna da (5); duintasuna dago (3); duintasuna defendatzeko (3); duintasuna eman (5); duintasuna ematen (3); duintasuna erakutsi (3); duintasuna ere (9); duintasuna eta (42); duintasuna ez (3); duintasuna galdu (4); duintasuna galtzea (3); duintasuna itzuli (3); duintasuna kendu (6); duintasuna urratzen (3)
duintasunak eskatzen (3); enbrioien duintasuna (3); eta duintasuna (26); eta duintasunagatik (3); eta giza duintasuna (3); giza duintasuna (30); gizakiaren duintasuna (3); gure duintasuna (7); gutxieneko duintasuna (3); guztien duintasuna (3); halako duintasuna (3); haren duintasuna (4); kendu dien duintasuna (3); neure duintasuna (4); nire duintasuna (5); ohorea eta duintasuna (3); pertsonaren duintasuna (5); pertsonen duintasuna (3); zuen duintasuna (4)
bere duintasunari (4); duintasunaren alde (10); duintasunaren aldeko (6); duintasunaren aurkakoak (3); duintasunaren batzordeak (4); duintasunaren bila (3); duintasunaren errespetua (3); duintasunaren eta (10); duintasunaren izenean (6); duintasunari dagokiona (3); emakumeen duintasunaren (3); eta duintasunaren (6); eta duintasunari (3); eta duintasunerako (3; giza duintasunaren (14); langileen duintasunaren (3); pertsonaren duintasunaren (3); pertsonen duintasunaren (3)
baina duintasunez (3); duintasunez aurre (3); duintasunez bete (4); duintasunez bizi (8); duintasunez bizitzeko (15); duintasunez bizitzeko eskubideaz (3); duintasunez bizitzerik (3); duintasunez egin (4); duintasunez eta (17); duintasunez hiltzeko (5); duintasunik ez (3); duintasunik gabe (5); duintasunik gabeko (4); dute duintasunez (4); ere duintasunez (4); eta duintasunez (23); eta duintasunez bete (3); eta duintasunez bizitzeko (4); inolako duintasunik (3); lana duintasunez (3)