Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
duingabe izond duintasunik ez duena.
Gizakiak arretaz gogoratu behar du zeinen harrigarria den Jainkoari Aita deitu ahal izatea, nahiz eta bera duingabea izan eta ahula. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 95. orr.
-Jesus, barka ezazu zure seme duingabe hau -xuxurlatu zuen On Camillok-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 112. orr.
Denik eta lan motarik exkaxenera, duingabeenera eroria zen jada: gorputza diruaren truke saltzera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.
Duingabea zen, umiliagarria; Fresnes [kartzela] zen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 196. orr.