Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

duindu, duin(du), duintzen du ad duintasuna eman.

Laket nuen Victoriaren aurrean Rossetti miserablea gorets zezan, bide batez, hein batean ni neu duintzen ninduelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 216. orr.

Duin bizi ez dugun orain batek ez du gerorik duinduko, besterik agintzea gaurko okerrak biharko parusiaren iruzurraz estaltzea da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 163. orr.

Peru Abarkak Maisu Juan gainditu eta duindu beharra dauka, eredu kutsatu kanpoederregiak baztertzen diren bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 147. orr.

Une horretan, torturatuek euren izen ona duinduta ikusiko dute.  Berria - Mundua   2004-11-12

Aurpegiak eta gorpuak kromatikoki ustelduak, asko eta asko komunikabideek egunero igortzen dituzten mezuetatik ateratakoak, «ahanzturarik gabeko barkamenarekin beren heriotza duintzeko; heriotzaren antropologia estetiko berria eraikitzeko».  Berria - Kultura   2004-01-28

Delako horrek denetariko amarruak baliatuko ditu bere gaitzizena duintzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.

Guri esan izan digute familiako baten gorpua lur azpitik aterata, oroimen horrekin ez dugula euren aitona duinduko; euren aitonak ez zuela inoiz duintasunik galdu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

Alargunen pentsioa «duintzeko» exijitu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Tarifak «duindu» arte, lanuzteari eutsiko diote garabi enpresek.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Egiten dugunak baino gehiago duintzen gaitu sarritan egiten ez dugunak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baldintzak duindu (4); baldintzak duindu arte (3); duindu arte (5); duintzen du (3); lan baldintzak duindu (3); lan baldintzak duintzeko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus