Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizakia, sorkari noble eta duina, Jainkoaren irudira egina. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.
Fakultate ospetsuren bateko kide guztiek sinatu eta kontrasinatutako inolako diplomarik ez bazuen ere, horrek ez zion kentzen, horrenbestez, oso gizon duina eta jakintsua izatea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 31. orr.
Planetako biztanle guztiek bizimodu duina izatea baita erronka, naturak ezartzen dizkigun mugen baitan jokatuz betiere. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 38. orr.
Buru-makurtze duin batez jendetzari agur egin eta barrura sartu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 2002. orr.
Abstentzio duinezko jarrera bat, beren buruak biziaren ibai nagusitik baztertutzat jotze halako bat, beren gogozkoa zein gogoz kontra onartua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.
Harribitxiak salduko ditut eta lan duin bat bilatuko dut hemendik urrun. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 342. orr.
Baina arazoak genituen biok lan duinak aurkitzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 306. orr.
Zer dago duinagorik nor bere lanetik bizitzea baino! Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 267. orr.
Sermoi sutsuak egiten zituen aldian behin arrantzaleei soldata duina eman nahi ez zieten armadoreen aurka. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.
Herri-komunikabide horiek apaltasunez jalgi ziren plazara eta, pixkaka, maila profesional duina erdietsi dute. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 135. orr.
Nolanahi ere, lagunok, zuentzat beti izango du esperantzak zirritu bat, leiho bat, ate bat, bukaera duin bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 152. orr.
Helburu duinenek ere ez dute giza enbrioiekin ikertzea justifikatzen. Berria - Gaiak 2004-10-30
Beragana erakarri ninduen eskutik helduta, eta nik ez nion erresistentziarik jarri; otzan obeditu nion, eta naturak otzan obeditu zidan, eskatu bezala, tentetasun duin bat eman baitzidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.
Ez zitzaiola ez patetiko ez barregarri iruditzen, guztiz duin eta onuragarri baizik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 68. orr.
Sultanaren jauregi parean, Badrulbudur printzesa hartzeko jauregi duin bat eraikaraztea eskatzen dizut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 223. orr.
Zu jaio baino lehenxeago jaso nuen lantegiko nire lehen soldata eta, horrela, modu duinean munduratu zintugun. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 137. orr.
Zerbitzari trebeak erregearen onespena du, duin ez denak haren haserrea. Elizen arteko biblia EsZ 14,35
Morroi trebeak gain hartuko dio duin ez den semeari: herentzian parte izango du gainerako senideekin. Elizen arteko biblia EsZ 17,2
Kalte egin dizut; baina barka iezadazu, zure jauntasunari duin zaion legez. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 219. orr.
Merkataritzako eta finantzetako jarduerak ez zeuden ondo ikusiak, klase nagusientzat ez baitziren duinak; hiritar pobreen gizarte-sustapen bidea baino ez ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.
Zoaz, kanpotar hori, utzi lekua zu baino duinago denari. Elizen arteko biblia Si 29,27
Duinegia naiz zelo eszena bat egin eta Berta etxetik botatzeko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 98. orr.
Gauza hauek guztiek, denik eta duinenak direla emanik ere, ez dute ezer balio Jaunaren begi aurrean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 91. orr.
Gauden isilik, gauden duin. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 139. orr.
Duin jartzea erabaki nuen, eta erantsi nion edonola ere nire hitzak balio beharko liokeela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 255. orr.
Hamidak, bere egonezina eta harridura ezkutatu nahian, bare eta duin agertu nahi izan zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 279. orr.
Nire gogoaren atal batek duin jokatzeko eskatzen zidan, neure hartan gelditzeko, alegia, zetorrena zetorrela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.
Halako gizon batek, duin iraungo badu, ezin duela epe batengatik pazientzia galdu eta hartutako erabaki bati uko egin. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 29. orr.
Jainkoak probatu egin zituen eta beretzat duin aurkitu. - 0. orr.
Inork gutxik eramango luke zure arantzazko koroa horren duin, horren burgoi. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.
Zure duin izango naiz, Dolors. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 131. orr.
Herder-entzat herri primitiboaren poesiak primitiboa izan behar du eta hala bakarrik da bere herriaren duin. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.
Bezeroak ere orakulutzat jo zaitzan, eta horrenbestez bere konfiantzaren eta Kimikarien Elkargoak finkaturiko tarifen duin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.
Egun ere oraindik ospetsua edil edo prokontsul erromatar baten duin diren obrengatik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.
Santuak, ez baitzuen bere burua halako ahalmen eta graziaren duin eta gai ikusten, ezetza eman zion luzaroan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.
Bertan direnak eta ez direnak betetzen baititu Jesu Kristo Jaunak, beraren duin izanez gero. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.
· Ez gara egokitu zaizkigun garaion duin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.
Ez zen Fray Rogeiro bere ministerio santurako duin izango baldin eta S. Pedroren ikasgaiarekin ikasi izan ez balu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.
Azken horiek dira nazio izaera itxuratu eta aldirik onenetarako ere duin direnak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 57. orr.
Nor izango da hi eramateko duin, Lancelot ez bada? Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 121. orr.
Ai bazintez arrazoi izateko duin, txalotua izateko duin zaren bezala. Zuri, Goi-goiko horri, dagozkizu bakarrik, eta ez da gizakirik zu aipatzeko duin denik. Apostoluak Biltzar Nagusitik pozik atera ziren, Jesusengatik sufritzeko Jainkoak duin aurkitu zituelako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 323. orr.
· Beldurrari eutsi egin behar zioten, porrotean ere duin jarraitzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.
Nire ustez, edo gotzaina ez zen duin misterio hari begiratzeko edota misterioa gozatzen ari zena duin zen hartaz gozatzen jarraitzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 342. orr.
Mesprezatua izan berri denaren duin-papera antzezten ari zen Herio, edo benetakoa zuen destaina? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.
Zure arbasoen duineko gizon ausarta, haien ohorea edo ospea inork zikintzea onartzen ez duena. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 93. orr.
Hark beti esaten zidan orkideak eta kameliak ez zirela nire duineko loreak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.
-Pasha, egiten ari zarena ez da ohorezko gizon baten duinekoa. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 38. orr.
Behin Göering-i entzun nion esaten aleman ez-duin asko zegoela istripu probokatu batean bere burua zauritu, gerrari izkina egin eta gerra-pentsioa kobratzen zuena. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 55. orr.
Nire esku ez duin hauetan dudan Jesus Kristoren izenean, agintzen dizut [...] zu sortu zaituen Sortzailea behar bezala gurtu dezazula. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.
Seda edo lihozko oihal karratu bat, aurpegian egiten diren lan ez-duin zenbaitetan erabilia eta egin-egina hiletetan malko eskasia ezkutatzeko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 205. orr.
Euskal prentsaren egitura duintzeko apustua eginda zegoen, prentsa ez-duina egiteko ere arazoak geneuzkan garai hartan. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 126. orr.
· Ez, ezin nuen horren ez-duin jokatu. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 142. orr.
aipatzeko duin (3); baten duin (3); beraren duin (3); bizileku duin (3); bizitza duin (7); bizitza duin bat (4); bizitzeko duin (3); dela duin (4)
duin agertu (3); duin aurkitu (5); duin aurkitu zituelako (3); duin bat (44); duin bat izan (3); duin bat izateko (4); duin batean (7); duin baten (21); duin baten alde (14); duin bizi (3); duin den (4); duin direnei (4); duin direnei eta (4); duin egiten (6); duin eta (24); duin eta begirunezkoa (4); duin ez (16); duin ez den (3); duin hiltzeko (7); duin hiltzeko eskubidearen (5); duin izan (4); duin izango (6); duin izango naiz (3); duin zen (3)
ere duin (5); eta duin (20); eta ez duin (4); etxebizitza duin (4); etxebizitza duin bat (4); ez dela duin (4); ez duin (11); heriotza duin (4); hitzarmen duin (4); hitzarmen duin baten (3); hitzarmen kolektibo duin (4); horren duin (3); itun duin (3); itxura duin (3); izateko duin (10); jasotzeko duin (4); kolektibo duin (4); kolektibo duin baten (4); lan duin (4); lan duin bat (4); modu duin (5); oso duin (3); politika duin (3); soldata duin (5); soldata duin baten (4); tratu duin (4); tratu duin eta (4); zorionaren duin (3); zu aipatzeko duin (3); zure duin (6)
adiskide duina (3); bizimodu duina (10); bizitza duina (8); da duina (3); donostia duina (4); donostia duina gazte (4); du duina (4); duen leku duina (3)
duina da (8); duina egin (5); duina egin zuen (3); duina egiteko (3); duina eman (6); duina emango (3); duina emango zaio (3); duina ematea (3); duina emateko (4); duina eskaini (3); duina eskatu (8); duina eskatu dute (3); duina eskatzeko (10); duina eta (10); duina gazte (22); duina gazte koordinadora (4); duina gazte koordinadorak (8); duina gazte koordinadoraren (6); duina izan (11); duina izatea (3); duina izateko (18); duina izateko eskubidea (6); duina lortu (4); duina lortu arte (3)
enplegu duina (5); eta duina (28); etxebizitza duina (18); etxebizitza duina izateko (8); heriotza duina (10); hitzarmen duina (9); hitzarmen duina eskatzeko (3); irtenbide duina (5); itun duina (7); izateko duina (4); lan duina (14); lan duina egin (3); lan itun duina (5); lanpostu duina (4); leku duina (5); leku duina emango (3); maila duina (4); maite eta duina (12); oso duina (3); profesional duina (3); soldata duina (8); toki duina (4); tratu duina (7)
baino duinago (4); bizimodu duinago (4); bizimodu duinago baten (4); duinago baten (4); duinago baten bila (4)
baldintza duinak (33); baldintza duinak eskatu (3); baldintza duinak lortu (4); bezain duinak (3); bizi baldintza duinak (6); ditu duinak (3); du duinak (7); duinak eskatu (3); duinak eskatu dituzte (3); duinak eskatzeko (5); duinak eta (7); duinak izan (4); duinak izateko (3); duinak lortu (6); duinak lortu arte (4); duinak nahi (3); eta duinak (3); etxebizitza duinak (4); itun duinak (3); lan baldintza duinak (20); lanpostu duinak (4); soldata duinak (6)
duinaren inguruko eztabaida (4); eta duinaren (3); etxebizitza duinaren (3); heriotza duinaren (7); heriotza duinaren inguruko (4)
baldintza duinen (9); baldintza duinen alde (3); baldintza duinen aldeko (4); baldintza duinetan (8); duinean lan (3); duinen alde (7); duinen aldeko (5); duinena izan (3); era duinean (4); erretiratze duinik (3); eta duinean (3); ezaxolarik duinena (5); lan baldintza duinen (6); modu duinean (6)