Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dueto (orobat duetto g.er.) iz bi musika tresnak edo bi ahotsek interpretatzeko onduriko musika lana. ik duo.
Bien artean sortutako amodiozko dueto-ek lirismoaren gailurra jo dute behin baino gehiagotan. Berria - Kultura 2006-05-09
Dueto bat jo genuen eskuak gurutzatuta. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 84. orr.
Txandaka kantatuko dituzte kantuok, eta bi atalak elkarrekin dueto bat eginez amaituko dituzte. Berria - Kultura 2004-06-15
Betiko jarraitzaileak gustura uzteko moduko saioa izan zen Reed-ena, Transformer-eko kantutegira behin baino gehiagotan joz [...] eta Sweet Jane edo Jesus velvetarrak biziberrituz azken hau Kuraia taldearen elastikoa soinean zeraman Fernando Saundersekin soul kutsuko duetoan. Berria - Kultura 2004-08-10