Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

duelu (orobat duelo g. er.) 1 iz irain bat garbitzeko, bi pertsonaren arteko borroka, lekukoen aurrean egiten dena.

Gero asaldatuta airean salto egiten zuen esanez Fieramosca zela eta erronka jotzen zidala duelua egiteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Sir Cadoganek jendeari duelurako erronka botatzen pasatzen zuen denboraren erdia, eta pasa-hitz zail eta zentzugabeak asmatzen beste erdia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.

Valmontek, jeloskor, erronka jotzen dio Merteuilekoari, eta markesak Dancenyri Valmontek Cécileri eginikoa kontatuz dio ihardesten: Dancenyk Valmont duelura deitzen du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.

Borrokaldia burutu ondoan, Gorria, Normandoa eta dueluan nire ondoan egondako guztiak beren eginbeharretara abiatuak ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.

Dueluaren ondotik, lilura hori mila aldiz biderkatua egiten nuen, Amadisen gisara borrokatu eta garaitu eta gero.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.

Beti izan zen oso txarra dueluan...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 171. orr.

Ez zait ideia txarra iruditzen dueluan ikastea; erabilgarria izan daiteke egun hauetakoren batean...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 160. orr.

Baina jendea benetako dueluetan bakarrik hiltzen da, benetako aztiekin, badakizu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 140. orr.

Viky-k adierazi zuenez, duelua -hogeigarren mendeko pertsona baten ikuspuntutik begiratuta-, erabat, baina erabat gainera, zentzugabea zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 152. orr.

Elly ados zetorren, baina bere iritziz dueluak kiroltzat hartu behar ziren, eta horrela bai, betetzen zuten beren funtzioa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 152. orr.

Duelua kuxinak ezkutu gisa erabiliz egiten genuen, ohe gainean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

2 irud/hed

Emilio Gutierez Caba eta Charo Lopez guztiz kontziente dira esku artean duten lanaren balioaz eta Jose Pascualen zuzendaritzapean mailarik gorena erakusten dute denbora guztian, antzerkian noizean behin sortzen diren antzezpen-duelu miresgarri horietako batekin.  Berria - Kultura   2006-01-13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Komunistak, kaletik, duelu-erronka bota zion errepublikarrari, "baldin bahaiz" amorruz betea; bai eta Marroren aitonak erantzun ere: "Nahi duanean eta nahi duan lekuan!".  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.

Duelu kontuetara eraman zuen elkarrizketa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 152. orr.

Norbaitek esan zidan Flitwick duelu-txapeldun izan zela gaztetan; agian bera izango dugu irakasle.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 160. orr.

-Duelu Elkartean sugearekin benetan zer gertatu zen kontatu nahi diot -erantzun zion Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

duelu elkartean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus