Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Funtsean, luzaz dudatu nuen, nor izanen zen ene konfidentea: anaia ala Mathias? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 167. orr.
Beraz ez duda, arrats goxo bat nahi baduzue pasatu [...] eta sari ederrak irabazi [...], etorri Irisarrirat. Herria 2004-04-01
Konforme -erantzun zuen Ahmetek dudatu gabe, alaitasuna nabari zuela aurpegian-. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 117. orr.
Egun batez ordea Alemanek ez zuten dudatu, Graxiren etxea miatu zuten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 42. orr.
Azken hau furian hasia, 6-0 baina Xalak laster berdindu du eta dudatu ere, edo dudarazi berekilakoak. Herria 2005-11-03
Ez dugu, bistan da, postetako langileen zintzotasunaz dudatzen, bainan bai arduradun nagusi horiek hartzen dituzten neurri hertxiegiak deitoratzen. Herria 2004-02-12
Ene dudez dudatzen dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 152. orr.
Oihan sakonean liluraturik ibili ginen zentzu guziak pilpilean: entzumena, hunkimena, ikusmena... eta dudatuz ea laminak eta oihanetako ipotxak itzulian zirenetz! Herria 2004-08-12
Hona, beraz, emazte bat buru eta ez dut dudatzen pagatua izanen dela karguaren arabera. Herria 2004-03-04
Ez dugu zertan dudatu tratu hori fede onez egin zela bi aldeetatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.
Hau ote da zure egia, aurreiritziz josi ohore zaharkitu baten aitzakian, hiru hobengabe sakrifikatzeko dudatu ez duen leinuko jauntxo urguilontzia? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.
Denaden 30 etaraino zernahi gerta zitakeen eta bazen dudatzekoa. Herria 2001-05-10
Errugbian oraino, ASB-k ez du dudatu, Nerac-eko ekipa garaitu du 23/8ko emaitzarekin, 200 behariren aitzinean. Herria 2003-10-23
Halako goiz batean beso-motz, begi-bakar eta maingu lantokiratuko banintz, dudatzen naiz inork nire osasunaz galdetuko lidakeen ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.
Ezinezko berba egokiaren bila dudatu zen une batez. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 111. orr.
Izen banaren jabe dira, eta izenak horditu bezala egiten du adimena, sutu irudimena: izenak sinets-errazago bilakatzen ditu aurrena eta ezin dudatuzko hurrena, azkenerako mundua mundu denetik beti hor egon direla iruditzerainokoan, jakinak eta izatedunak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.
Haren fideltasuna ezin dudatuzkoa zen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 50. orr.
Ez du iduri haatik denek sinetsi dazkotela agertu froga horiek, ez baitira ezin dudatuzkoak. Herria 2003-02-13
batez ere dudatuko (3); du dudatu (3); dudatu gabe (6); dudatu nuen (3); dugu dudatzen (3); dut dudatzen (10); ez du dudatu (3); ez dugu dudatzen (3); ez dut dudatzen (10)