Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dudatsu 1 izond dudaz betea.

Burdinarri baten eremu magnetikoan sartu balira bezala, nire ezpainak ere aitzina abiarazi nituen, bertze horien enkontrura, gizotso dudatsu eta arroztua, hurrupatzeko nahiz hurrupatua izateko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Zer ote zen halako irudi-lerro dudatsua eta nahasia sortzen zuena?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

Gaztearen keinuak bestearenak baino dudatsuagoak dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 36. orr.

Urrats dudatsuek baizik ez zuten hotsik ateratzen arkupean, oin arduratsuak arrastaka eramaten direlako hotsa zen, zoruak irentsiko zituen beldurrez bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.

Gutienez ere bortz segundoko lana eman zion pantera zaurituaren bisaia neutrotasun dudatsu batera mudatzeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gauza izan zenean apal samar eta dudatsu mintzatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

Une batez begiek irribarre egin zioten, baina gero tristetu egin zen, dudatsu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 83. orr.

Gizen eta alfer sentitu zen, kezko zutabe bat apirileko kaleetan bezain dudatsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus