Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udaleku horietako batzuen izen-emate orrialdeak ere eskaini zizkion, ama dudatiak, alferkeriaz, kontua albora utz ez zezan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.
Lantxo bat agindu zion orduan Russellek bere ikasle dudatiari, eta lan hura irakurtzen hastea aski izan omen zuen maisuak erabakitzeko: "Zuk ez duzu injineru aeronautiko egin behar". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.
Pauso dudatiz sartu zen Mikel. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.
-Ba, ez -Moralesek dudati erantzun. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 38. orr.
Aldaba jo zuen dudati, bekatu handia konfesatzera doanak lez. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 244. orr.
Alferrik luzatutako eskua jaso zuen, dudati hasieran baina kolpetik ondoren, eta poltsotik ateratako kartazal erdi ireki bat utzi zuen idazmahaiaren gainean, askoz ere lehenago egin ez izanaz damututa. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 127. orr.