Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dudarazi, dudaraz, dudarazten du ad dudatzera behartu.
Bat-batean miresmen horrek Txoko dudarazten eta disgustatzen zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 72. orr.
Zure isiltasunak dudaraziko ninduke; ez nuke sinetsiko, baldin neure nahi biziak esperantzari atxikitzeko baliabide guztiak bilaraziko ez balizkit. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 455. orr.
Azken hau furian hasia, 6-0, baina Xalak laster berdindu du eta dudatu ere, edo dudarazi berekilakoak. Herria 2005-11-03