Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

duda-muda (190 agerraldi, 73 liburu eta 43 artikulutan; 6 agerraldi 4 artikulutan; ETCn 877 agerraldi; orobat dudamuda 11 agerraldi, 4 liburu eta 3 artikulutan; 6 agerraldi 4 artikulutan; ETCn 57 agerraldi;) 1 iz adkor duda, zalantza.

Azkenean, duda-muda eta atzera-aurrera askoren buruan, hasierako logika sinplea nagusitu da: ordenamendu zintzo-zintzo kronologikoa, alegia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Mikel Strogoffek bere lagunaren duda-muda ulertu zuen [...] eta lasaitzen saiatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 360. orr.

Hobe zuen isilik egotea buruan jiraka zituen susmo eta duda-mudak argitu aurretik, bederen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 118. orr.

Lehen bezalakoxe duda-mudak dauzkat idazlan honen balioaz eta interesaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 136. orr.

Baina itxura guzien arabera, Suprefeta eta DDA-ko buruak duda mudak uxatu nahi izan dituzte beren presentziaren bidez.  Herria   2005-03-31

Duda-muda urduriaren ondoren, dena segidan esan zuen, hizketaldi arrapaladatsuarekin hitz egin beharraren zama arindu nahirik -: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

Mila duda-mudaren ondotik azkenean onartu zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 166. orr.

Inoiz ez zenuen duda-mudarik ñimiñoena ere azaldu, ez neke-arrastorik ez asperdura-zantzurik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 132. orr.

Gotzainaren aurrean zegoela, batere luzapenik edo duda-mudarik gabe eta inolako agindurik itxaron edo hitzik esan gabe, berehala, jantzi guztiak erantzi eta jaurtiz, aitari itzuli zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.

Anaiak ez balu horrelakorik idatzi, duda-muda izpirik gabe, denentzat hobeki izanen zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 75. orr.

2 duda-mudako izlag adkor dudakoa.

Duda-mudako une baten ondoren purutxo bat piztu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.

Hortik dator testu honen kontu handiko eta duda-mudako estiloa: uneoro urruntasuna hartzen du, alderdi guztiekiko neurritasuna erakusten du, haztamuka doa hauen mugetaraino, talka egiten du esan nahi ez duenarekin, lubakiak egiten ditu bere bidea definitzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 24. orr.

Lazgarriro ohitu nintzen mundu duda-mudako horretara.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

3 duda-mudan adlag adkor dudan.

Familia osoa niri adi, duda-mudan sinetsi edo ez sinetsi, mesfidati antzean nirekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Neskatila txikia duda-mudan egon da une batez, gona urdinaren tolesak esku urduriekin zimurkatzen dituela.Nora ez zen duda-mudan gelditu aitaren hitz-jario trinkoa entzunda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 114. orr.

Duda-mudan eman zuen arrats osoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 59. orr.

-Tira, hau besteak bezalakoa ez izatea espero dut -esan zuen Ronek duda-mudan-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.

4 duda-mudatan adlag adkor dudan.

Bere etxea ote zen duda-mudatan, barrura sartu ez sartu zegoen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 119. orr.

Duda-mudatan gelditu zen Maiza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Duda-mudatan ibili da neska, ezin baitu ahaztu adarbakoitzaren aurrera eraman duen ehiztariaren ankerkeria.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.

Kontu horretan duda-mudatan ibiltzeak ez du zentzurik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 39. orr.

5 duda-mudazko izlag adkor dudazkoa.

Duda-mudazko pertsona horien artean Jean Laffitte jauna zegoen, hiritar susmagarria gobernariaren begietarako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 126. orr.

Esaldi zati batzuk, beroaldi erretoriko batzuk, bat-bateko arrengurak, zenbait esperantza duda-mudazko. Grezia klasikotik iritsi diren izkribuen idazkuntza bera ere oso duda-mudazkoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 238. orr.

Literaturaren ikuspegitik, haur-literaturan irabazia duen aitzindaritzaren ereinotz sinbolikoa aitortuko genioke, bere-berezko literatur balio duda-mudazkoen gainetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.

6 duda-mudetan adlag adkor dudan.

CFDT eta CGC sindikatak ados, CGT, FO eta FSU deplauki kontra, eskaintza horiek arrunt eskasegiak direla, CFTC mila duda-mudetan, biziki uzkur...  Herria   2003-05-22

Alde diren asko biziki uzkur, kontra diren asko mila duda-mudetan.  Herria   2003-06-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

duda muda (27); duda mudak (22); duda mudako (4); duda mudan (55); duda mudan egon (21); duda mudan gelditu (3); duda mudarik (7); duda mudarik gabe (6); duda mudatan (40); duda mudatan egon (4); duda mudatan ibili (13); duda mudatan zegoen (3); duda mudazko (8); duda mudazkoa (3); duda mudetan (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus