Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dublindar izlag/iz Dublingoa, Dublini dagokiona; Dublingo biztanlea.

Gabriel Conroy, dublindar idazlea, nazionalistak eta irlandera gutxiesten dituena, gurago goi mailako kultura kontinentala, bere izeben etxera doa, Irlandako mendebal aldeko bere emaztearekin, urte berria ospatzera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 70. orr.

Dowland, dublindarra, bere herrian bizitzera errenditu ezin eta mundua ibili zuen alderik alde alderrai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.

Irlandako ingeles hiztuna, dublindarra.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.

Izan ere, eginean ez baizik ezinean daude dublindarrok, alkoholak eta erlijioak eragotzirik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 68. orr.

Joyce: beste dublindar arnegari bat.  Berria - Kultura   2006-04-11

Bela-oihalak berriz, toles-toles eginda saldu bide zizkion dirutza baten truke Joyce deitura zuen dublindar eszentriko bati.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta dublindarrak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus