Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dualista 1 izond dualismoarena, dualismoari dagokiona.

Platon da Mendebalde osoarentzat filosofian, moralean, erlijioan, gure kultura komunean, oinarrizko bilakatu den gizakiaren ikusmolde dualistaren ezarle eta finkatzaile filosofikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.

Egia da Platonen metafisika dualista dela, baina Politeian idatzia zuen jadanik arimak hiru alde dituela: zientzia, adorea eta neurritasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 50. orr.

Peter Strawson (1974) eta Thomas Nagel (1986) dira "aldebiko teoria" dualistaren (ingelesez, "dual aspect theory" edo "property dualism") defendatzaile nagusiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Bereizkuntzak dira, orobat, ez dagoena eta ezin dena egon, historiaren metafisika dualista honetan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 132. orr.

2 iz dualismoaren aldeko pertsona.

Eta horrela dualistak esanen du ezinezkoa dela jainko bietako batak bakarka jardutea, eta horrek ez dakarrela aldean inolako ezgaitasunik bietako inori buruz, haien izaerarako, bi izatea funtsezko baldintza delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 230. orr.

Alegia, dualisten iritziz, guztizko engainuan bizi gara, egiatzat hartu ohi ditugun uste gehienak berez faltsuak baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Idealista transzendentala errealista enpirikoa izan daiteke, eta beraz, deitzen zaion moduan, dualista bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 167. orr.

«Dualista porrokatua» izanagatik, [Bobbio] aurkariak uztartzen ahalegindu da: justizia eta askatasuna, sozialismoa eta liberalismoa, ilustrazioa eta pesimismoa.  Berria - Kultura   2004-01-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus