Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dualismo 1 iz bi printzipio aurrez aurreko eta ezin bateratuzko onartzen dituen doktrina filosofikoa.

Dualismo ontologikoaren arabera, beraz, bi substantzia-mota daude munduan, fisikoa eta pentsakorra, bakoitza bere ezaugarri propio eta bereizgarriekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Dualismo kartesiarra bazterturik [...] izpirituaren eta naturaren harmonia eta paralelotasuna proklamatzen da, hots, bion monismo organiko-ebolutiboa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.

Bi premisa hauei esker, libratu zen [San Agustin] materialismoaren atzaparretatik eta dualismo manikeotik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

Badirudi dualismoa atxiki behar dugula, bestela, Izate absolutuak, Jainkoak dena irentsiko luke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.

Garrantzitsua da ohartzea Nagelek aldebiko dualismoa defendatzeko darabilen argudioa epistemologikoa dela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Bi eratako substantzien ustezko komunitateak, substantzia pentsatzailearen eta hedatuaren artekoak, dualismo zakar bat ezartzen du oinarrian, eta azkenak, subjektu pentsatzailearen errepresentazio soila izaki, substantziok berez irauten duten gauzak bihurtzen ditu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.

Gorputza eta izpiritua ados, dualismo izpirik gabe, aitzinatzen naiz.Stalin ere dualismo despotikoan erori zen, eta bitan banandu zuen alor oro, baita zientziarena ere: zientzia kapitalista zegoen, eta zientzia proletarioa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Substantzia-dualismoak burmuinaren eta gogoaren arteko harremana zail egiten duen moduan, aldebiko dualismoak ere munduaren ikuskera deseroso baten aurrean jartzen gaitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus