Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

druida iz antzinako zelten apaiza.

Arimen lekualdaketa gogoratzen zaio, zelten letrak izugarri bihurtzen dituen dotrina, Zesar berak britainiar druidei egozten diena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 99. orr.

Bere ale gorri biribilok estimazio berezia zuten druiden liturgiako ospakizunetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Suaren erritoa kontu sakratua zen hiru egun hauetan ere: druidek soilik piztu zezaketen su hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 426. orr.

Druida Nagusiak orduan besoak altxatu zituen isiltasuna eskatu nahian, baina alferrik; eta Golen ahotsa entzun zen besteen gainetik: [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

druida hitza (3); druida hitza bera (3); druida nagusia (3); druida nagusiak (6); egin zuen druidak (3); luth druida (3); luth druidaren (3); zuen druidak (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus