Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dromedario iz gamelu mota, konkor bakarrekoa (Camellus dromedarius).
Milaka gamelu txiki zeuden, ongi osatuak, ile luzea gorputzean, zurda lodiak lepagainean, abere otzanak, eta dromedarioa baino errazago prestatzen direnak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.
Haien arrastotik pauso baldarrez ehun dromedario etorri ziren, baktriarrak arrazaz. San Benitoren Ordenako fraide bi agertu ziren bidean, bi dromedarioren gainean zaldizko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.