Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

drojki iz zaldi orga arina, bi gurpilekoa, baleztaduna eta estalkirik gabea, Errusian eta erabiltzen dena.

Telega ez zen, ezta kalesa edo drojkia ere; ezeren antzik izanez gero, gurpil gainean jarritako angurri lodi bat ematen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

Haren aldamenetik dirudunen bat bizkor igarotzen zenean drojki dotore batean, zaldiak edergailu aberatsez apaindurik, hari begira geratzen zen lurrari josirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.

Txitxikovek, neurri guztiak gainditzen ari zela konturaturik, kotxe bat eskatu zuen, eta prokuradoreak eskainitako drojkia onartu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.

Beroki laburrez jantzirik drojki arin batean bizkor zihoan merkataria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus