Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

drogeria iz produktu kimikoak, hala nola garbiketakoak edo pinturak, saltzen diren denda.

Amak goizean esan zidaan, drogerian krema bat erosteko; arratsaldean, joan nauk drogeriara eta...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 49. orr.

Elkarrekin sartzen ginen burdindegian, edo drogerian, eta gero etxera eramango nituen gauzak aukeratzen zituen; ordaindu ondoren, neuk garraiatuko nituen plastikozko poltsetan sartzen zituen, ondo apailatuta.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 164. orr.

Etxeko beste tipo bat, oso ezaguna, Maisu Txikia zen, mantxatar pedante eta orojakin bat, drogeriako saltzailea, sendalaria eta izain-jartzailea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

-Drogeria kontua -dio Lainezek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus