Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lagunen batek edo batzuek drogatu egin naute; nire edarian klenbuterola bota dute. Berria - Kirola 2006-02-15
Drogatu egiten gaituzte ezer ikusi ez dezagun; drogatu egiten gaituzte zerbait ikusten hasten bagara ere erreakzionatzeko ahalmenik izan ez dezagun! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.
Susmo txar bat neukan: harmailetan biltzen ziren ehundaka ikusleak drogatu egiten zituzten. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 187. orr.
Drogatu eta itsasontzi batean legez kanpo eraman zuten Israelera. Berria - Mundua 2004-04-21
Weinstein drogatu eta bizirik lurperatu zuela onartu du akusatuak. Berria - Gaiak 2004-03-02
Neska mozkorturik dago, edo beharbada drogaturik: ezin dio ezer zentzuzkorik esanarazi. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 252. orr.
Esaten zuten drogatuta nengoela, arraro samar janzten nintzela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 226. orr.
Amodiozko edabe bizkor batekin drogatu eta halaxe eraman, besotan, bizkor, gauean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 122. orr.
Izan ere, Europa lotan zegoela ikusten zuen, moral faltsu baten ohean etzanda, lo baino gehiago loakartuta, drogatuta, bere dekadentzia eragiten zion gezurraren lozorroan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.
Familia xumeen adiskide, emazte bakartuen, emagalduen, gazte gaizkile edo drogatuen sustengu, presoen bisitatzaile, bazuen edozein jenderen errespetua eta laguntzeko nahia. Gela usteldu batean esku ahurrean eztulka eta bere zigarro drogatuaren kea pafaka botatzen ari zena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.
Bada, erdi zuzen biak, horrelaxe bete bainituen hurrengo hilabete biak; drogatu moduan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 12. orr.
drogatu egiten (4); drogatu egiten gaituzte (3); drogatu eta (7)