Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
drogaina iz
Karnetarekin egindako Lerro Zuzena gurtzen dugu, eta itsu-itsuan sinesten han dagoena kristoren gorputz kimikoa dela: anfetamina dagoela, kokaina dagoela, ketamina dagoela edo beste inaren bat (droga tragikomikoak aipatzeagatik, jenero heroikoa modatik pasatuxea dagoen honetan); berdintsu dio zer den, drogainaren bat izan ezkero, legeak drogainatzat izendatua daukan zerbait izan ezkero. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.
Drogainaren teorikoek, droga jakintza eta ezagutza bide bezala aztertzen dutenek, ia sistematikoki ahazten dute puntu hau. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.