Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
drogagile iz drogak egiten dituen pertsona.
Biharamunean merkatariak azokara jo zuen, eta drogagile batekin elkartu zelarik, hazia loditzeko zerbait ba ote zuen galdegin zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.
Emaztea gozo hartu zuen, elkarrekin bapo afaldu zuten eta, gero, etzan zirelarik, drogagilearen edabearen eraginez, emaztea gau hartan bertan utzi zuen haurdun. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.
Bere jantziak nekazari bati trukatu, eta gero hauts berezi bat erosi zuen drogagile baten dendan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 234. orr.