Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jokoa, droga, mafia: egoera sozial ustel baten osagaiak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 107. orr.
Beraiek zuzentzen dituzte Bonbaiko eskualdean urre salerosketak, drogak, prostituzioa, joko-etxeak, hilketak eta apostuak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 209. orr.
Jende asko gelditzen da droga horren menpe, eta ni ere geldituko nintzela uste nuen, aitortu behar dut kokainak liluratu egin ninduela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.
Drogen menpe dagoenaren berun koloreko larruazala. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.
Guretzat hurbilena izan zitekeen droga, nola ez, alkohola zen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.
Gure droga txokolatea zuan, garai hartan mila pezeta balio zuten talegoak, xapal-xapalak... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.
Drogak bihurtu ziren askatasun-seinale, eta, aldi berean, gatibu tristeen ikur. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 91. orr.
Pentsatu zuen hurrengo bisitan neskatoek hartzen zuten droga berbera eskatu behar ziola etxeko emakumeari. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 75. orr.
Denda hura, ordea, beste lan baten estalgarri zen: osabak droga saltzen zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 21. orr.
Gorrotagarria zitzaion gobernuak droga zabaltzen zuten tabernazuloak zaintzeko zuen seta, batik bat haxixa arimaren sendabidetzat zuelako. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.
Dirua behar zuela droga erosteko eta eraso egin ziola, nor zen jakin gabe. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 17. orr.
-Baina... erabat baztertu daiteke drogak hartzen zituela? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 153. orr.
Jendeak drogak kontsumitzen ikasi behar du. Berria - Euskal Herria 2004-11-21
Droga kontsumitzeko testuingurua (gazteen gau aisialdia) eta kontsumitzeko motibazioa (ondo pasatzea eta arazoetatik ihes egitea batik bat) aldatu egin dira. Berria - Euskal Herria 2004-04-18
Drogak debekatzeko politikek jende asko eraman dute hondamendira. Berria - Euskal Herria 2004-11-21
Droga utzita zeukan, baina, antza denez, lehendik zeukan benenoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 20. orr.
Emakume bat atxilotu dute Basaurin, ustez seme-alabei drogak emateagatik. Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Droga pasatzen zieten lagun aberats batzuei, eta diru-mordoa irabazten zuten horrela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.
Bolada batean, maiz samar mozkortu izan nintzen, eta drogetan ere erori nintzen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 237. orr.
Biriatun, mugazainek "ecstasy" deitu droga hortarik tornu pollita atxeman dute Alemaniako autobus batean. Herria 2001-10-18
Guztira 137 kilo droga atzeman zituzten eta 4.000 salaketa jarri. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Kasik bi tona droga. Herria 2003-01-28
Hizkuntzaren eritasuna zainetako kontua denez, ez kanpokoa, zuzen-zuzenean zainetan droga sartuz konponduko da, konpontzekotan ere, bestela betiko joango baitzaigu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 94. orr.
Droga, droga, marinela, joan behar degu urrutira... Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 228. orr.
Speeda, extasia eta kokaina boladaz pasatako droga bigunak dira hemen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 136. orr.
Droga gogorra txertatu zion gorputzean emakumeari, "zaldia" bezain gogorra. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.
Buru-oharra: edozein depresiotatik ateratzeko kafea droga gogorra dela nonbait apuntatu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.
Orotara, 75 kilo kokaina deitzen den droga azkerretik. Herria 2004-01-29
Zalantzarik gabe droga indartsua zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 115. orr.
Droga nazkagarri hark gauzak ongi oroitzea galarazten zion. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.
Leku guztietan oihu egiten zuen bere alaba erotu zela, "gizon meheak" droga zikinen bat janarazi ziola nonbait. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 340. orr.
Droga ilegalik gabe ere, aski pizgarri ditu festa honek denen gogoa kilikatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 100. orr.
Bestondoak jota zegoen eta droga ezezagunen baten efektuen pean ote zegoen iruditu zait hitz egiten hasi zaidanean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.
Egia osoa droga garbiegia bezain arriskutsua izan daiteke, egia tamaina edo dosi txikian hartzen ohitutako gure gorputz hauentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 261. orr.
Hauxe zen Bilboko droga-salmentaren buru. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 167. orr.
Ameriketako Estatu Batuetako Oregonen bazen droga salerosketan jarduten zuen indonesiar talde amorratu bat. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 27. orr.
Hala, erraz sartu zen piztia Adelaren bizitzan, aurrena maitale gisa, eta gero droga-saltzaile gisa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.
Iparraldeko droga hartzaileen kontsumo ohiturak.Frantziako Parlamentuak droga kontsumitzaileei espetxe zigorra kentzeko lege egitasmoa aztertuko du. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Hura Watts auzoan gertatu zen tiroketa batean eho zitean droga trafikatzaile batzuek. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 304. orr.
Ameriketako Estatu Batuen gisa horrelako kontratu sozialik ez izatearen ondorioak izugarriak dira: bi hitzetan esanda, fragmentazio soziala; gizabanako askok eta askok, Viviane Forrester-en hitzetan, "estatu probidentzia propioa osatu dute: eskean, azpikerian, droga trafikoan, besteak beste". Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 146. orr.
Udalak badauka droga prebentziorako plan berezia. Berria - Euskal Herria 2006-01-11
Sartu ninan, bada, besoko zainean, lehenengo droga-dosia... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 124. orr.
Nola erabil dezake droga sare batek ni bezalako arrotz bat? Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.
Geroztik, aise droga tornu handiagoa ere sesitua izan da. Herria 2005-02-17
Trukaketarentzat erabilia izan zen droga paketean, gutunazal bat aurkitu zuten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 249. orr.
Azkenik, egon zen droga kontu ilunen bat aipatu zuenik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 101. orr.
Umm El-Khayr umezalea, egin ez zuen droga delitu bategatik kondenatu zutena. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 36. orr.
Otordu ondoan, droga kopuru handiak harrarazten zizkien Hassanek bere gizonei. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.
Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako zuzendaria da Belen Bilbao. Berria - Euskal Herria 2004-11-25
Alex droga bilakatu zitzaion. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 215. orr.
Baina zoriona droga gogorra da gorputzarentzat. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 256. orr.
Droga bakarra futbola zuen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 64. orr.
Hots, haur frangorentzat, telebixta droga baten pare ari dela bilakatzen, nun ez den ja bilakatua, eta untsa gogoetagarri dela! Herria 2003-04-03
Medikuen kontrolpean hartutako droga sintetikoei esker. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 116. orr.
Ehun metro bederatzi segundu eta ehunen gutxi batzutan egitera kondenaturik, droga debekatuak hartu zituen korrikalariak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 137. orr.
Emultsio bat izan ohi da ukendua: droga bat izaten du ingurune koipetsu edo ezkotsu batean sakabanatuta. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Askagintza taldeak bihar eta etzi egingo du Bizirik Eguna, droga mendekotasunen prebentzioaren aldeko hamaseigarren eguna. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Bereizteko arrazoi nagusiak maitasunik eza, monotonia, elkarrekin bizitzen hasitakoan sortutako arazoak, alkoholarekin izandako arazoak, droga mendekotasuna, eta emakumearen aurkako indarkeria dira. Berria - Euskal Herria 2006-02-15
Soziologoa eta Droga-mendekotasunen Deustuko Institutuko kidea da. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Ordurako, de la Iglesiak berak aitortu zuenez, droga menpekotasunak harrapatua zuen, eta horrek 17 urteko etenaldia eragin zion bere ekoizpenean. Berria - Kultura 2006-03-25
Badira kartzelan droga-menpekotasunari aurre egitea eragozten duten baldintzak: [...]. Berria - Euskal Herria 2004-03-27
C hepatitisa «isileko izurria» dela dio Europako Droga-menpekotasunaren Behatokiak. Berria - Gaiak 2004-02-06
Eusko Jaurlaritzako Droga-menpekotasuneko zuzendaria. Berria - Euskal Herria 2004-04-18
· Buruko gaitza du, %67ko elbarritasuna aitortu diote eta, gainera, droga-mendekotasun arazo larriak ditu. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Martutenen preso dauden pertsona askok buruko gaixotasunak dituzte edota droga menpekotasun arazoak. Berria - Harian 2005-11-12
alkohola eta droga (3); auzoan droga (3); batean droga (3); batzuek droga (3); bere droga (3); beste droga (7); beste droga batzuk (4); da droga (6); dela droga (3); den droga (5); dituzte droga (3)
droga asko (6); droga banatzea (3); droga banatzea leporatuta (3); droga banatzeagatik (4); droga banatzeko (3); droga banatzen (5); droga banatzen zuen (4); droga bat (8); droga baten (3); droga batzuk (5); droga berbera (5); droga da (7); droga edo (5); droga erosteko (5); droga eta (17); droga eta beste (3); droga gaietako (7); droga gaietako zuzendariak (4); droga gehiago (3); droga gogorra (3); droga guztiak (4); droga hartzaileak (3); droga hartzaileei (3); droga hartzaileek (3); droga hartzaileen (7); droga hartzaileen artean (3); droga hartzeko (5); droga hartzen (7); droga hori (5); droga horrek (4); droga hortarik (4); droga ixtorio (3); droga karreun (4); droga kontsumitzen (4); droga kontsumo (4); droga kontsumoa (4); droga kontsumoak (3); droga kontsumoan (3); droga kontsumoaren (4); droga kontu (4); droga kontuak (3); droga kontuengatik (3); droga kontuetan (3)
droga mendekotasunen (3); droga menpekotasun (8); droga menpekotasun arazoak (4); droga menpekotasuna (9); droga menpekotasunaren (4); droga menpekotasunei (3); droga menpekotasunen (7); droga mota (4); droga saltzaile (4); droga saltzaileak (3); droga saltzaileek (3); droga saltzeagatik (3); droga saltzen (8); droga tornu (4); droga tornua (5); droga trafikatzaile (11); droga trafikatzailea (3); droga trafikatzaileak (6); droga trafikatzeagatik (4); droga trafikoa (45); droga trafikoa eta (6); droga trafikoa leporatuta (4); droga trafikoagatik (3); droga trafikoak (3); droga trafikoan (9); droga trafikoarekin (10); droga trafikoarekin zerikusia (6); droga trafikoaren (24); droga trafikoaren eta (3); droga trafikoaren kontrako (3); droga trafikoari (9); droga trafikuan (3); droga zerbait (3); du droga (9); edo droga (7); ere droga (9); eta beste droga (3); eta droga (45); eta droga menpekotasuna (4); eta droga trafikoa (4)
eusko jaurlaritzako droga (9); gaitzeko droga (5); gaitzeko droga tornua (5); gazteak eta droga (3); hori droga (5); izan zen droga (3); jaurlaritzako droga (11); jaurlaritzako droga gaietako (5); jaurlaritzako droga menpekotasunen (3); kartzelan droga (3); kilo droga (5); ustez droga (13); ustez droga banatzeagatik (3); ustez droga trafikatzeagatik (4); y droga (4); zen droga (7); zen droga kontu (3); zioten droga (3); zuela droga (3); zuen droga (3); zuten droga (4)
baina drogak (3); bestelako drogak (3); da drogak (6); drogak edukitzeagatik (3); drogak egiten (3); drogak eta (5); drogak gizartean (3); drogak gizartean daudela (3); drogak hartu (4); drogak hartzen (14); drogak hartzen dituzten (3); drogak izatea (3); drogak kontsumitzen (8); drogarik ez (3); drogarik gabe (4); drogarik gabeko (3); drogarik hartzen (5); eta bestelako drogak (3); eta drogak (15); eta drogari (4)
da drogen (4); drogaren aurkako (13); drogaren aurkako operazio (3); drogaren bat (7); drogaren kontrako (3); drogaren menpe (4); drogaren munduan (4); drogei buruzko (4); drogekin arazoak (5); drogekin arazoak dituzten (3); drogen aurkako (5); drogen eraginpean (4); drogen eta (4); drogen inguruan (3); drogen kontsumoa (5); drogen kontsumoan (3); drogen menpe (3); drogen menpekotasuna (3); drogen ondorioz (3); du drogaren (3); du drogen (3); edo drogaren (4); edo drogen (3); eta drogaren (5); eta drogen (13)