Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dretxo 1 iz ipar eskubidea.

Bolgara erregina, Argonen andre zena, hil da, eta Argonek bakarrik bere andrearen leinuko espos baten hartzeko dretxoa du.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 37. orr.

Sufrituak ematen dit nahi dudanaren idazteko dretxoa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.

Etxauzko bizkondea, Leizaratzuko jauna eta Joanes Kaikuk dretxo hori erosi zuten hiruen artean 800 eskudo xuriren kontra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.

Beren dretxo edo eskubideen zaintzeko, bildu ziren laborari sindikatuetan, hirietako langileak bezala.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.

Eta nola zainduko dira lur hortako laborarien dretxoak eta zuzenak?  Herria   2005-02-03

2 (hitz elkartuetan)

Ez zazula erran guretzat herra badela demokrazia, libertatea, jendetasun dretxoak zaintzen eta obretan ezartzen ditugulakotz.  Herria   2002-11-14

Bakantza dretxoa denendako.  Herria   2005-03-24

Sartze dretxoa: 10 euro.  Herria   2004-05-27

3 zerga.

Orduan, nafartarrak kexu eta beldur... goraki erraiten zuten hemengo olentzat makur haundia izanen zela, aduanetan ez zutela dretxo haundirik ordaintzen eta horrengatik zela burdina holako prezio apalean....  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 157. orr.

4 zuzenbidea.

Gehienak literatura edo dretxoa ikasten zuten, mintzaira frantsesaren amodio zorrotza zeukatelarik ere.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 99. orr.

, ikerketa zentro bat izanen da hori, dretxo publikoan eta Europako dretxoan berezitua.  Herria   2001-10-04

Baionako unibertsitateak aterbetzen ditu bi adar: dretxo/Letrak batetik eta IUT-a bestetik.  Herria   2002-09-12

Orai "dretxozko estatua" aipu delarik demokrazian bermatzen den lurraldea erran nahi da.  Herria   2002-11-07

Dretxo-jakintzan hein bat eskola ukanez geroz.  Herria   2002-07-25

Hélène ongi eskolatu zen, dretxo lizentzia eskuratzerainokoan.  Herria   2004-03-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autokarraren dretxoa badutela (4); dretxo edo (3); dretxoa badutela kitorik (4); dretxoak eta (5); dretxoak eta zuzenak (4); gizonaren dretxoak (3); gizonaren dretxoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus