Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dramaturgia 1 iz dramak ontzeko edo eszenaratzeko antzea.

Ludovic Lagarde izango dute eszena zuzendaria, eta Pierre Kuentz arduratuko da dramaturgiaz.  Berria - Kultura   2004-10-06

Bestalde, eta pertsonaia nagusiaren sakontasun filosofiko eta humanoaren parean, dramaturgiaren perfekzioa dugu.  Berria - Kultura   2004-01-13

Mamia eta dramaturgia talde lanean garatu badute ere, Natxo Gomezek eta Jon Gerediagak eman diote forma gidoiari.  Berria - Kultura   2004-10-26

Planteamendu eszenikoa eta dramaturgia, ordea, nahiko estatikoak dira eta gertakizun ia bakarra pintoreak margotzen duen dekoratua da.  Berria - Kultura   2006-01-13

Dramaturgia irudimentsua eta aktore-lan sendoa.  Berria - Kultura   2004-03-04

Bat-bateko bertsolaritzak, eszena-artea ere baden aldetik, gogoa zabal jokatu behar du dramaturgia berrien ekarrien aurrean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

Epstein-en Usher etxearen hondamena (1928) filmean adierazpen fisionomikoaren dramaturgia baterako tresna bilakatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Egia esan, jatorrizko testua ez da antzezlan bat, Antonio Alamoren eleberri bat baizik, baina Alamok berak hartu du bere gain dramaturgia lana eta horrek eragin bikoitza izan du azken emaitzan.  Berria - Kultura   2006-01-17

Ahaleginak ere egin dira hainbatetan, arrakastatsuagoak batzuk besteak baino, saioak dramaturgia ukitu batez hornitzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

Beste dramaturgia mota bat egiteko aukera zegoela pentsatu nuen.  Berria - Kultura   2004-12-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta dramaturgia (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus