Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Actus-Fioretti-ren egileak lehenagoko idazkera laburrago bat dramatizatu besterik ez du egiten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 957. orr.
Ezin izan zuen hain laster desagertarazi gobernari izandakoen auto-kontzientzia politikoa eta ondorioz agertu zitzaion arazoa Sse-ma Tsien historialariak dramatizatu du Kontseilu Inperialean botatako hitzaldi-sorta baten lehiaketa moduan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.
«Egoera dramatizatuz» ez dela ezer lortuko uste du, eta, horregatik, alderdiei eta erakundeei esan zien «epaitegietara jo aurretik pedagogia egiteko». Berria - Harian 2005-01-14
PSOEko presidenteak eztabaida «ez dramatizatzeko» eskatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-09-09
Baina ez dezadan dramatizatu; zortzi urte baizik ez ziren izan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 109. orr.
Baina ez nuen eskubiderik gauzak dramatizatzeko. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 27. orr.
Musikari kataluniarrak Salesen lana hartu du Canciones de amor y droga diskoaren oinarri, eta hortik abiatuta, emanaldi dramatizatua eskainiko du Antzoki Zaharrean. Berria - Kultura 2004-04-17
Irakurketa dramatizatuak, Bilbon eta Donostian. Berria - Kultura 2006-01-31
Hizkuntza ulertzen ez zutenek ere ulertu zuten poesia zer den, poesia dramatizatua, ironikoa, dantzatua, antzeztua, nik dakit ba. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 39. orr.
Deikunde batzuk oso dramatizatuak dira (Boticellirena, esate baterako), eta eman lezake errealitateko une bat "argazki gisa" finkaturik uzten dutela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.
burua dramatizatzen (4); irakurketa dramatizatua (5); irakurketa dramatizatuak (4)