Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dramatismo (32 agerraldi, 9 liburu eta 21 artikulutan; ETCn 433 agerraldi) 1 iz dramatikoa denaren nolakotasuna.

Natura sortzaile-suntsitzaile, infinitu-finituaren ikuskera honetatixe dator Lukrezioren obraren dramatismoa, ez poesiaren eta filosofiaren arteko ustezko oposiziotik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Zaude, bada, ziur, jauna, dramatismoaren aldetik "heldu gabeko" pertsonaia naizela ni, eta gaizki nagoela, oso gaizki, hauekin batera!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 64. orr.

Hastapen hartako dramatismo espantularitik urrun, erran zitekeen halako doinu alai bat iragazten zitzaiela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 30. orr.

Erakusketa didaktikoa egiten ahalegindu direla [...] dramatismoa eta inpaktoa bilatu gabe.  Berria - Kultura   2004-05-06

2 (hitz elkartuetan)

Batzuek filosofia eta poesia uztargaitzak direla ere usteko dute eta, lan honen balio poetikoaren ebidentzia ukatu ezin dutenez gero, ustezko uztartezin horrexekin esplikatzen dute bere barne dramatismoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dramatismo handiko (3); dramatismoa eta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus