Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dramagile iz dramak ontzen dituen idazlea. ik dramaturgo.
Nolan-ek, astirik ez eta, ezin izan zituen goitik beheraino asmatu hilketa anitzaren inguruko gorabeherak; beste dramagile bat plagiatu behar izan zuen, William Shakespeare ingeles arerioa, hain zuzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.
Azkarki irakurtzen nuen frantses literaturan: XVII. mendeko dramagileak, XVIII.ko pentsalariak, bereziki Rousseau eta gero, Iraultzaren ondotik poetak, mendean zehar, eta nobelagileak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 51. orr.