Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

drama 1 iz antzezteko idazten den literatura-obra, bereziki gai serioa duena.

Hiru ekitaldiko drama.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 134. orr.

Komedia eta drama, bi generoak batu ditu New Yorkeko zuzendariak.  Berria - Kultura   2004-09-18

Drama ala komedia bat egin aukeratu behar banu, komedia aukeratuko nuke, ezbairik gabe.  Berria - Kultura   2004-11-03

Zer da bizitza, drama ala komedia?  Berria - Kultura   2004-09-18

Kotzebue jaunaren drama bat antzezten zuten, Popliovin jaunak Roll-en papera jokatzen zuen eta Ziablova andereñoak, berriz, Kora-rena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.

1931n Susan Lenox: Her fall and rise drama filmatu zuen, Greta Garbo eta Clark Gable gazteekin. komediante ibiltariak, Shakespeareren dramak jokatzen, ikusle ugarien gusturako egokitu ondoren.  Berria - Kultura   2004-12-31

Arrazakeriaren oinarria duen drama eraiki du Paul Haggisek Crash lanean.  Berria - Kultura   2006-02-01

Rafael Villasús jaun hura gizagaixo bat zen, bertsozko komedia eta drama negargarriak idazten zituen antzerkigilea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

Drama da pertsonaiaren izateko arrazoia; hura da bere bizitzeko eginkizuna: existitzeko nahitaezkoa.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 152. orr.

2 irud/hed

Hiru ekitaldi eta amaiera zoriontsuko drama bat zirudiena laster sartu zen laugarren ekitaldian, aurreko guztiak baino askoz beldurgarriagoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.

Ekialde Urruneko drama horretan txinatarrak eta japoniarrak antzera portatu ziren gauza batzuetan eta desberdin beste batzuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.

Behin jokoaren drama martxan jartzen denean, ez baitago irabazi, galdu edo berdindu beste amaierarik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.

Gure baitan dago drama; geu gara; eta irrikatan gaude antzezteko, halakoxe grina daramagu barruan!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 38. orr.

Gertaera analogiko oro hiru pertsonarekiko drama bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 203. orr.

Norbere izaerari eta barne-ahotsari jarraitu ala amore eman eta saldoaren moralari makurtu, horrelaxe dago planteatuta Haur Besoetakoa nobelako drama guztia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 235. orr.

Dramaren korapiloa hasi besterik ez zen egin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 394. orr.

3 gertaera edo egoera dohakabea.

Gertaera tristea, hori bai, baina ez, inondik inora, drama bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 432. orr.

1981eko otsailean, drama bat gertatu zen: ETAko kide bat komisaldegian jasandako torturaren ondorioz hil zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 94. orr.

Filmak Aljeriako errefuxiatu sahararren drama du oinarri.  Berria - Kultura   2004-02-24

Deusek ere ez zuen adierazten goian drama bat gertatzeko zorian zegoela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 387. orr.

Berriz ere, bakarrik hiltzen diren zaharren drama ekarri du gogora.  Berria - Harian   2005-08-10

Atzean geratzen ari da ordu eta erdi lehenago doi bizi izandako drama; gero eta lausoagoak egiten zaizkit hilketaren inguruko gorabeherak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 50. orr.

Drama lehertu zen egun batzuk geroago.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 40. orr.

Ez da emakume bat, ama bat da! eta horixe du bere drama guztia (drama larria, jauna, larria!), izan zituen bi gizonengandik izandako lau seme hauek.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 44. orr.

Itzultzen direnean lehertzen da drama, jauna, ustekabean eta bortitz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 58. orr.

Horixe du bere drama, nire komedia honetan.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 156. orr.

4 (izenondoekin)

Otsailaren 5ean, Madrilgo Price Zirko Handian, "Las golondrinas" drama lirikoa estreinatu zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 80. orr.

Urrezko Lehoia irabazi berri du Veneciako zinemaldian drama ilun eta sakor honekin.  Berria - Kultura   2004-09-17

Esaldiren bat ezpainetan zuela, drama txiki baten antzezpena entseatzen ari den aktore baten moduan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.

Hori izan zen Girolamo Cardanoren bizitzako dramarik handiena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Zorionaren mirariez desengainu harturik, hartatik nahikoa izan eta behin betirako bukatu nahi dutenak tregoarik ez duen drama edo komedia lotsagarri hau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

Badut susmoa, badut susmoa atera daitekeela hemendik drama polit bat!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 66. orr.

Baliteke zer ikusirik izatea horrek idazlearen drama pertsonalarekin.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 8. orr.

Drama pertsonalak, deserrotzearen zauriak, errotzeko borondatea, [...].  Berria - Kultura   2004-09-08

Inoiz edo behin drama ezkutuen lekuko egiten naute, ezustekoak izan ditut eta disgustuak ere bai.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 162. orr.

Izaera horrek lagunduko zion agian drama kolektiboa gainditzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik dramatiko.

Hasiera batean bere kasa hasi bazen ere, Esloveniako Drama Teatro Nazionaleko (1966-1971) zuzendari gisa aritu zen gero. Drama eskola Rembrandten Museoaren aurrean dago.  Berria - Kultura   2006-02-14

Hemeretzigarren mendeko drama-idazle alemanik handiena hogeita hiru urterekin hil zen. bere obra «drama» tonu baten barruan jorratu duela dio.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 176. orr.

Gainera, Nautika Eskolaren kasuan bezala tartean gizon-emakumeon osasuna dagoenean, eztabaidak drama-ukitua hartzen du.  Berria - Gaiak   2006-04-13

Emakume flakoxta zen, ximela, bai gorputzean bai ariman banan-banan hil zitzaizkion seme-alaba guztien heriotzaren drama aztarrenak ezin nabarmenago zituena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

Plan horri ekiten zion Florentek gau guztietan, drama jokaleku hori antolatzeak kirioetako asaldura larria arinduko balio bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

Dramatis personae, nire drama lagunak, nire mamuak, munduan sakabanaturiko geure antzekoak, eustarriak galduta, triste, erne, ausentzien katean lotutako jendea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 308. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oinarrizko arazoa giza drama da, dimentsio humanitarioa nabarmendu behar da eta arazo politikoak eta nagusitu ohi den ikuspegi poliziala alboratu.  Berria - Harian   2005-10-08

Halaber, lege-dramaren argumentua, non kristau-abiapuntu berri baten ondoren Moisesen eta Justinianoren arimak altxatu baitziren, Mendebaldeko agertoki batean ikusten da, Karlomagnok jokatu zuelarik Leon Isauriarraren papera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Pascaljevicen irudietan, flashback-a apenas erabili gabe, ikusleak aise suma dezake Jugoslavia ohiaren barne-drama, lehengoa eta oraingoa.  Berria - Kultura   2004-09-21

Baina, etsipenak, alde batera, eta ezkon drama hura zabaltzean arerioek sor zitzaketen irainek, bestera, badaezpada ere sainduaren atera deitzera derrigortu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina drama (3); bere drama (7); buruzko drama (3); da drama (5); den drama (5); drama bat (26); drama bat da (4); drama baten (6); drama da (9); drama edo (3); drama eta (6); drama ez (3); drama guztia (3); drama hori (3); drama txiki (3); dramarik onenaren (3); duen drama (8); eta drama (18); eta dramaren (3); girotutako drama (3); horien drama (3); komedia eta drama (3); zen drama (3); ziren drama (3); zuen drama (5)

bizi dituzten dramek (3); dituzten dramek ez (3); dramek ez bezala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus