Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

drakma 1 iz antzinako greziarren eta erromatarren zilarrezko dirua.

Hortik dator, hain zuzen ere, grekoen hirietan, justu ukondoak sei arra dituen bezala, drakmak ere [...] brontzez egindako sei txanpon izatea, sei as alegia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Drakmak bere pisu neurtua izan behar du eta ongi ikurkaturik egon.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Betis ibaiaren iturburuan zeuden zilar-meategietan berrogei mila gizonek egiten zuten lan, eta hogeita bost mila drakma ematen zizkieten erromatarrei eguneko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Egunean drakma bat emango dizut saritan, eta biderako behar duzun guztia, neure semeari bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 113. orr.

Emakumeak, kriseilua pizturik, etxe guztia garbitzen du eta galdutako drakma ardura guztiaz bilatzen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.

Drakmaren ifrentzua goi-isuriko jainkotasuna da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.

2 irud/hed

Arima urrezko drakma da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.

3 antzinako greziarren eta erromatarren masa-neurria, 4,4 gramoren -Grezian- eta 3,4 gramoren -Erroman- baliokidea zena.

Gauero, oheratu aurretik, ukendu horren hiru drakma hartu, eta begi gaixoa igurtzi.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

drakma bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus