Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

drainatu, draina, drainatzen (orobat drenatu) 1 du ad lur eremu batean, lurpeko hodi sare baten bidez ur soberakina kendu.

Beste batzuk Nilo ibarreko zingira eta jungletan sartu ziren eta -aurkeztu zitzaien erronkaren aurrean- hura drenatzeari ekin zioten, eta Zibilizazio Egipziakoa garatu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.

2 irud/hed

Askotan esan izan da argazkiaren aurkikuntzak, eta geroago zinemarenak, bideratu, drainatu zuela, nolabait esateko, arte-jardueraren sustraian betidanik egon izan den imitazio-premia, eta horrela pinturatik kanpora atera zuela premia hori, eta horrenbestez pintura libre zela handik aurrera abstrakzioaren abenturari ekiteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.

3 gorputzeko zauri edo barrunbe batetik likidok aterarazi.

Hadassah ospitaleko medikuen arabera, hemorragiak drainatzeko kateterrak kendu zizkioten garunean odol arrastorik ez zuela baieztatu ondoren.  Berria - Mundua   2006-01-13

Buru-jariakinean toxinak drainatzen badira, alzheimerraren ondorioak egonkortu egiten direla esan du AEBetako zientzialari talde batek.  Berria - Gaiak   2004-08-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus