Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dragoi 1 iz herensugea.

Haren ordez, dragoi bat ikusi zuen, ezkatez estalia eta guztiz harrigarria, agerian suzko mingaina, urrezko jauregi lur-zilarreztatu baten aurrean zaindari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.

Eta Ethelredek bere mailutzarra jaso zuen, dragoia buruan jo, eta parean erori zitzaion; eta dragoiak bere arnasa nazkagarria jaurtiki zuen, eta halako oihu lakar eta izugarria egin zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.

Hala, amets bat izan zuen: dragoi handi bat ikusi zuen Asis hiri osoa inguratzen; bazirudien haren handitasun ikaragarriak herrialde osoa desegin behar zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 753. orr.

Gurutze argitsu hura ikustean, dragoi izugarri eta nazkagarriak ihes egin zuen behin betiko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Ikastetxeak dragoi erraldoia ematen zuen, goizeko zortzietan irentsitako haurreria orain arratsaldeko bostetan goragalez oka botatzen, mutikoak antxume askatu berriak lez dragoiaren ahotik saldoka eta zalapartarekin irteten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.

Odol beltza edan gabe ezin bizi eta egarriz amorratzen zebilen dragoia igeri Ohion, nahierara.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 101. orr.

Galesen ikurra den dragoi gorria eraman zuten Dublingo kaleetan 1996an, Irlandaren independentziaren sorburu izan zen Pazkoko Matxinadaren 50. urteurreneko ekitaldietan.  Berria - Mundua   2004-06-19

2 (hitz elkartuetan)

Dragoi-gibela, hamazazpi sickle ontza bat, horiek burutik daude...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 69. orr.

Dragoi-arrautzak isilean eraman zituen bere etxolara, legezkoa ez izan arren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.

Eskularru babesgarriak (dragoi-larruz edo antzekoz eginak).  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.

Izan zeitekean dragoi-tratulari bat, ezta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 240. orr.

3 zaldizko gudaria, zaldiz nahiz oinez borrokatzeko prestatua zegoena.

Dragoi: Europako armadetako hamazazpigarren eta hemezortzigarren mendeetako soldadua, pisu handiko armaz zamatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 287. orr.

Nik irabazten badut, hemendik alde egiteko baimendua emanen diguzu, El Doradorantz, bai neuri eta bai neure bi lagunei ere; zuk irabazten baduzu, berriz, zure dragoietarik bat izanen nauzu eta bizitza osorako eginen dizut leialtasun-zina...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 527. orr.

Egin kontu hiritik hiru verstara dragoi-errejimentu bat zegoela; eta sinetsiko didak ofizial guzti-guztiak, berrogei inguru, hirian zebiltzala?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.

4 dragoi hegalari muskerraren antzeko narrastia, gorputzaren alboetan azalaren hedapenak, hego mudukoak, dituena (Draco volans)

Lehoi orrokari, sugegorri eta dragoi hegalariz josia dagoen lurralde beldurgarri eta arriskutsuan barrena, hor daramazkiote beren aberastasun bikainak, astoen bizkarretan eta gameluen konkorretan, probetxu gabeko herriari.  Elizen arteko biblia   Is 30,6

5 Komodoko dragoi egungo musker mota handiena, Komodo uhartean bizi dena (Varanus Komodoensis).

Arkeologo talde horren arabera, elefante txikiekin eta Komodo dragoiekin bizi zen hominido hau.  Berria - Gaiak   2004-10-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dragoi gorria (3); eta dragoi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus