Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
draga iz ibai, ubide, kai eta kidekoetako hondotik lohia edo harea ateratzeko tresna.
Portuko sarreran, eguzkiak zuritutako zeruan, draga batek bere itzala marrazten zuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.
Kaietatik zetorren haize laster batek urratu zuen kalea, draga zaratatsu bat badian entzun nuen eta itsasontzi bat portuan tutu joka sartzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.
Dragak badakar basatzaren artean metal herdoilezin pusketa bat bristadaka. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.