Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dotoretu, dotore(tu), dotoretzen da/du ad 1 dotore bihurtu.

Argalak izan ostean, ongi elikatuen itxura hartu, eta mardul bilakatu ziren; zarpail ibili ostean, dotoretu egin ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Etxerako apaingarriak bakarrik, ingurua dotoretu nahiko bazenu bezala: zure ingurua bai, baina ez zeure burua.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 70. orr.

Zure soina harribitxiz dotoretu du, / zure belarrietan perla preziatuak eskegi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.

Berak aitortzen zuenez, izugarri atsegin zitzaion hizketa dotoretzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.

Gaiak aldatzen hasi zen, esaldiak dotoretzen, naturaltasuna galtzen eta jatortasuna baztertzen.  Berria - Kultura   2004-01-03

Gutxi aski, bera dute biek kezka: belarriz jotzen dutena ondo janztea, dotoretzea.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.

Elitismo halako batez dotoretu nahi ditudala hitza eta sorkuntza zientziaren aurrean?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ez dakit zein buruzagi mairuren lepoa moztutako ezpata, halakoren galako kasaka eta bandera maiztua, Auskalandiako borrokan [...] erabilitako zizpa dotoretua...  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 152. orr.

Haren arrastoak suma zitzakeen euskara osatu, dotoretu, goratu hartan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus