Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hildakoa emakume dotorea iruditu zitzaion, berrogeiko muga latza modu bikainean gainditurik zeukan emakume ederra. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.
Zuzendaria oso emakume ederra zen, dotorea, xuxen-xuxena. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.
Senar onbera, emakume dotore eta maitasun beharrekoa, eta maltzur jokatzen duen adiskide estimatua, amorante gazte eta sutsu bilakatua... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.
Bere gizona salatu zuten, Claus von Bulow, Danimarkako aristokrata dotore bat. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.
Atzerritar dotore hark egunkaria erosi baino mandatu zirraragarriagorik eginen ziola espero zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 207. orr.
Martha Gellhorn andere fin-dotorearekin duen afera plazara irtengo da apirileko lehenetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.
Asteartekoan beste gizon dotore-atsegin bat agertu zitzaigun gidari: Vitorio de Almeida. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 30. orr.
Bazekien bezeria dotorearen aurrean diskrezioz jokatzen eta isilik egoten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.
Bulebarra dotorea da, bai, baina motel halakoa ere bai. Txillardegi «Putzu», 1999 - 47. orr.
Bazeuden eskualde hartan beste lauzpabost jauretxe dotore, ez askoz gehiago. Txillardegi «Putzu», 1999 - 34. orr.
Afaltzeko orduan, berriz, salbuespena egin eta kafetegi dotore batera jo nuen, aspaldi ez bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 230. orr.
Taberna oso dotorea zen, eta ez zen igartzen Gabonak zirenik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 188. orr.
Saltz familiak, izan ere, etxe dotore barrokoa zuen Malá Stranan, gaztelupean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.
Etxeko sofarik dotoreenean eseri zuen panpina. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 52. orr.
Kristalezko ate dotore baten aurrean gelditu zarete.1935eko Citroën 11CV dotore haren larru ilunezko eserlekuetan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 149. orr.
Auto zuri dotore bat pasatu zen ziztu bizian mendate gainetik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.
Egun bat geroxeago atera ziren Paristik hegoaldera abian, lau zaldizko zalgurdi dotore batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 148. orr.
Han dira frantses bandera daramaten gerra-fragata dotoreak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.
Aditua ez denari ere zalantzarik gabe onak eta garestiak iruditu ohi zaizkion moduko jantziak zeramatzan soinean, neurrizkoak eta dotoreak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.
Ezpata dotore apain baten kirten landua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 66. orr.
Galdara, sekulako sabel metalezkoa, pernoz sendo lotua, errematxatua, zurez, beiraz eta burdinurtuz egina, motor mekaniko bat bezain dotore eta ahaltsua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.
Etxe dotore antzeko batean ur-berogailu bat jartzea izan zuen preso ohiak bere lehen eginkitekoa. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 90. orr.
-Zuek, berriz, etxe dotore askoa daukazue. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 53. orr.
Toxatik nola atera eta pizten zuen zigarreta -keinu dotore distraitu harekin-. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 136. orr.
Ez zegoen ukatzerik postalaren testua dotorea zela, ez zuela hitz bat gehitzea ametitzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 193. orr.
Jende famatua, giro dotorea eta solas erakargarriak kausituko ditu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 111. orr.
Nik, noski, sotiltasuna neritzola horri, neurritasun dotorea, eta gogorarazi nion horrexegatik, hala iruditzen zitzaigulako, eginarazi genituela gainera era hartan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 347. orr.
Errukarria, baina, hipotesi dotore bat ziurtasuntzat pasatu nahi duena: polizi liburuak irakurtzen dituztenek ere badakite hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.
Sotiltasun dotore eta erasokorraren atzean grinak bizitzeko gogoa ezkutatzen ditek. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.
Kaligrafia ezin dotoreagoz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.
Ez da konponbiderik dotoreena, baina zahartzea bera ere ez da langintza dotorea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.
Egin didazun eskaintza ez da dirudien bezain dotorea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 107. orr.
Modu dotorean esanda. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.
Euskarak, galduxe baditu ere, baditu esanera dotore batzuk, oraino bazterka bederen baliatzen dituenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 261. orr.
Halako itxura erdi-punk, erdi-dotore bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.
Jardun erretorikoak bere praktikotasuna galdu zuenean [...] elocutioak, formulazio dotore-apainen arteak neurriz gorako garapena izan zuen, aurreko biak (inventio eta dispositio) oso-osorik janez. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 101. orr.
Zein dotorea ni bezalako alaba bakar -eta mainatu- batentzat pianoa jotzen ikastea! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.
-Dotore zaudete -esan diot koinatuari-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 348. orr.
Gizonezkoak ere dotore ageri dira, begia emakumeetan galdua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.
Afaltzera gonbidatu zuen, eta han joan zen mutila, oso dotore, koipeztaturik ilea. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.
"Merci beaucoup", eta Beatrice pomeraniarrarekin batera joan da, dotore baino dotoreago, Grand Plageko itsas pasealeku bustian zehar.Umeak, auzuneko ume garbi eta dotore jantziak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 147. orr.
Gizonezkoen arteko bat, gizon dotore jantzitakoa bera, longaina eskuan, horretaz ohartu zen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.
Bazuan emakume bat oso apaina, dotore-dotore jantzirik, farfail, brodatu eta guzti. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.
Dotore apainduta zegoen plaza. Txillardegi «Putzu», 1999 - 361. orr.
Dotore geratzen zen oso, pelikuletan ikusten diren ohe tentagarri horietakoa zirudien. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 37. orr.
Ahalegin handia egiten zuen dotore hitz egiteko, baina ezin zuen azentua disimulatu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.
Egin kontu horretan lan egiten zuela: partitura orriak dotore pasatzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 37. orr.
Beste hartan ez zuela hain dotore jokatu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 250. orr.
Koldo Izagirrek dotore baliatu du arketipo hau, poema batean lelo modura sartuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.
Neskatan nahi eta okerreko tokira iritsitako dibortziatu berri dotore-ustearen irudi biribila, pentsatuko nuen haren egoera zibilaren berri ez banu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Gona gorri motzeko neska bat agertu zitzaigun eta aberats-berri kutsuko dekorazio dotore-uste ezaineko bulego bateraino eraman gintuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 156. orr.
Behin, iluntzen hasia zen, ostatutik irteten ikusi nuen dotore ustean jantzita. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 285. orr.
Probintzietako gizon dotore-usteko horietako bat hiri erdian. tarteka, keinu dotore usteko batekin laztantzen zuen ilaje bakan eta urdindua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Buru-zapi dotore-ustekoa begietaraino hondoratzeko haren moduak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
"Errautsen distira" bataiatu dut liburu hau, bi hitz dotore usteko erabilita, baina berdintsu izan zitekeen "Atzoko sua", hitz pare arruntagoa hartuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 7. orr.
apain eta dotore (9); aulki dotore (5); baina dotore (4); bezain dotore (17); denda dotore (6)
dotore agertu (4); dotore ari (6); dotore ari da (4); dotore aritu (9); dotore aritu zen (6); dotore asko (11); dotore askoa (8); dotore askoak (4); dotore baina (7); dotore baino (7); dotore baino dotoreago (5); dotore bat (59); dotore batean (27); dotore batek (9); dotore batekin (5); dotore baten (19); dotore batera (7); dotore batetik (4); dotore batez (4); dotore bati (4); dotore bezain (7); dotore dotore (22); dotore eta (79); dotore haiek (7); dotore hark (6); dotore horiek (4); dotore horietako (4); dotore hura (4); dotore irabazi (4); dotore jantzi (8); dotore jantzia (10); dotore jantzirik (8); dotore jantzita (30); dotore jantzitako (7); dotore janzten (10); dotore janzten zen (4); dotore jokatu (5); dotore jokatzen (4); dotore moldatzen (5); dotore prestatua (4); dotore zegoen (6)
eliza dotore (4); emakume dotore (8); ere dotore (12); eta dotore (83); eta dotore jantzita (5); eta oso dotore (4); etxe dotore (15); gazte dotore (5); gizon dotore (21); hain dotore (19); hain dotore eta (5); horren dotore (4); jantzi dotore (5); jatetxe dotore (6); keinu dotore (4); mandarin dotore (8); modu dotore (6); oso dotore (28); oso dotore jantzita (6); zein dotore (6); zeinen dotore (4)
baina dotorea (7); bezain dotorea (9); dotorea da (23); dotorea du (5); dotorea egin (12); dotorea egin zuen (7); dotorea ere (4); dotorea eta (32); dotorea iruditu (5); dotorea izan (10); dotorea izango (4); dotorea jokatu (4); dotorea lortu (4); dotorea zela (4); dotorea zen (29); dotorea zuen (4); ere dotorea (5); eta dotorea (39); eta dotorea da (4); etxe dotorea (5); garaipen dotorea (4); gizon dotorea (16); hain dotorea (5); itxura dotorea (6); jantzi dotorea (5); joko dotorea (5); oso dotorea (20); oso dotorea zen (6); partida dotorea (6)
arropa dotoreak (4); baino dotoreago (11); baino dotoreagoa (5); dotore baino dotoreago (5); dotoreago eta (4); dotoreagoa da (4); dotoreak eta (13); eta dotoreago (4); eta dotoreagoa (6); eta dotoreak (10); eta dotorean (4); ezin dotoreago (6); jantzi dotoreak (6); modu dotorean (4)